Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo egilearen postak ikusten: Karmele Garmendia

Kooperatibako ate irekiak berriz, igandean

Joan den igandean ate irekiak antolatu ziren herritarrek Kooperatiba ezagutu zezaten. Sekulako arrakasta izan zuen, 100dik gora herritar gerturatu ziren eta bazkide berriak ere egin ziren.

Ate irekiak igandean, Kooperatiba ezagutzeko

Kooperatiba irekitzeko proiektua pausoz pauso aurrera doa eta igandean ate irekiak antolatu dituzte herritarrek Kooperatiba ezagutzeko aukera izan dezaten. Goizeko 11:00etatik 15:00etara izango da.

Mus Txapelketa azkarrak, ostiralero

Mus Txapelketa azkarrak jokatzen ari dira Igeldon. Ostiralero izango dira mus partidak martxoaren 23ra arte. Ohi bezala, Itsas Aurre kultur etxean izango dira, gaueko 22:00etan hasita.

Mus Txapelketa azkarrak, bihartik aurrera

Bihar hasita, Mus Txapelketa azkarrak jokatuko dira Igeldon. Ostiralero izango dira mus partidak martxoaren 23ra arte. Ohi bezala, Itsas Aurre kultur etxean izango dira, gaueko 22:00etan hasita.

Pilotegi bidea itxita egongo da bihar

Pilotegi bideko lanekin jarraituko dute datorren astean eta bihar bidea itxita egongo da. Asteartean zabaltzea espero dute. Seinalizatua egongo da.

Azken postak

Artxibategia

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom