Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Junta berrituta ekingo diote martxoari Jubilatuek

Orri Informatibo hau bukatzean, herriko Jubilatuek oraindik egin gabe zuten urteko batzar orokorra. Azal­du­takoaren arabera, otsailaren 23an egitekoak ziren batzarra eta bertan junta berri­tzeko hautagaien zerrenda aurkeztu behar zuten batzarrak baiezta­tzeko. Beraz, jun­ta berrituta ekingo diote martxoari.
Horrez gain, 2024ko balan­tze ekonomikoaren berri eman eta egindako aktibitateen balorazioa egiteko asmotan ziren batzarrean. 2025 urterako proposatzen dituzten ekintzen egutegia ere aurkeztu behar zuten. Azkenik, Dindin elkartean hamaiketako batekin buka­tzekotan ziren.

Gorputza ezagutzen ari dira Eskolan

Gabonetatik bueltan, bigarren hiruhilekoan sartu dira Eskolan eta gorputza ezagutzen ari direla azaldu dute. Batez ere LHn, eta HHn txikiak zireneko garaiak gogoratzen eta lantzen ari dira.
Bestalde, otsailaren 14an Taba­ka­­lerara joan ziren 2. ea 3. ziklokoak.

Pozik etorriko dira berriz ere!

Benetan, etxean geratzeko moduko eguraldia egin zuen abenduaren 24an, baina euriari aurre egiteko behar ziren aterki, beroki, bota eta pontxoak hartuta, hantxe atera ziren etxez etxe eskean herriko ume, gazte eta gurasoak. Olentzero, Maridomingi eta astoa pozik etorriko dira berriz ere Igeldora halako jarrera ikusita!
Urte zaharretako eskea ere oso giro onean egin zuten. Hemen dauzkazue Gabonek utzitako irudi batzuk.

Emakumeen Eguna Igeldon

Emakumeen Eguna Igeldon

Egun bakarrean jokatuko da Lapa Saria

Azken urteetan Igeldon musak izan duen gainbehera ikusita, aurten nola asmatu pentsatzen aritu dira antola­tzaileak. Azkenean, egun bakarrean jokatzea erabaki dute eta egun horretan Lapa Saria izatea jokoan. Martxoaren 7an izango da, ostiralean, Itsas Aurren. Txapelketa 22:00etan hasiko da eta 21:45etan izango da izen ematea. Emailez ere eman daiteke: lapasaria@gmail.com. Bikoteko 25€ ordaindu beharko dira.
Sariak honakoak izango dira: lapa sariak eta bi arkume irabazleentzat, arkumea eta bi sagardo botila bigarrenentzat, lau txuleta eta bi sagardo botila hirugarrenentzat eta bi oilasko eta bi sagardo botila laugarrenentzat.
Herriko muszaleei animatu eta parte hartzeko dei egiten diete antolatzaileek, ea giro pixka bat jartzea lortzen dugun!

Azken postak

Artxibategia

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom