Blog!
Lan eskaintza IKOn aritzeko
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 3 aste, 3 egun atzera
IKOk langileen oporrak, bajak… betetzeko lan eskaintza jarri du martxan. Lanaldi osoko lanpostua izango da (astelehenetik larunbatera txandaka) eta 2 hilabeteko kontratua izango da gutxienez, uztailean hasita.
Curriculumak bidaltzeko edo eta zalantzak argitzeko igeldokoop@gmail.com helbidera idatzi behar dela azaldu dute maiatzaren 30a baino lehen.
Pausoz pauso, martxa hartzen
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 3 aste, 3 egun atzera

Igeldoko Toki Entitate Txikia abenduaren 20an sortu bazen ere, ofizialki martxan jartzeko, lehenengo batzarra egin beharra zegoen eta Foru Aldundiak jarri behar zuen eguna. Azkenean, martxoaren 6an izan zen eta bertan Batzorde Kudeatzaileko ordezkariak izendatu eta presidentea aukeratu zituzten (Udal hauteskundeak egin bitarte). Honakoak dira Batzorde Kudeatzailea osatzen duten kideak: Iker Zinkunegi (presidentea), Eneko Dorronsoro, Pello Galarraga, Karmele Garmendia eta Iñigo Barandiaran.
Azken Udal Hauteskundeetan alderdi politikoek Igeldon lortutako emaitzen arabera izendatu behar zituzten ordezkariak. EH Bilduk 4 izendatu behar zituen eta EAJ/PNVk 1. Herri Kontseiluko kideek alderdiei eskatu zieten orain artean prozesuan lanean aritutako herriko ordezkariak izendatzeko, prozesuari jaraipena eman eta lanean jarraitzeko prest zeudelako. EH Bilduk proposamena onartu eta herriko lau ordezkari izendatu zituen. Barandiaran, berriz, EAJ/PNVk izendatua izan da.
Komunitate energetikoak bere lehen proiektu fotovoltaikoa gauzatzea lortu du!
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 3 aste, 3 egun atzera
Apirilaren 10ean burutu zuen IKEk bazkideen batzar orokorra, eta albiste pozgarri batekin hasi zuten bilkura: lehen proiektu fotovoltaikoa burutzea lortu da!
Kontseilu Errektoreko kideek adierazi dute oztopoz eta arazoz betetako ibilbidea izan dela. Baina, azkenean, plaka fotovoltaikoak instalatzeko lanak Gipuzkoako Foru Aldundiak ezarritako epean amaitzea lortu da, eta horren baitan zegoenez erakundeak esleitu zion 75.000 euroko dirulaguntza jasotzea, baldintza hori beteta, aldundiak energia-komunitateari baieztatu dio zenbateko osoa jasoko duela.
Hortaz, proiektuan parte hartu duten guztien laguntzari esker, bi urteko ibilbide luze eta malkartsuaren ondoren lehen proiektua gauzatzea lortu du.
Historia lantzen ari dira Eskolan
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 3 aste, 3 egun atzera

Eskolan azken bi hilabeteak besterik ez zaizkie geratzen ikasturtea bukatzeko eta azken proiektuarekin burubelarri dabiltza. Historia lantzen ari dira.
HH mailan, Eskola jatetxe bihurtu eta menuak eta elikadura lantzen ari dira. Ondoren, familiei bazkaria zerbitzatuko diete ikasleek.
1. zikloan lehengo, oraingo eta etorkizuneko etxeetaz arituko dira. Hiostorian zehar erabilitako materiala eta hauen ezaugarriak aztertuko dituzte.
2. zikloan Historian zehar aurkitutako energia motak landuko dituzte eta azalpenarekin bideoa partekatuko dute.
3. zikloko ikasleek, berriz, Historian zehar izandako asmakuntza garrantzitsuenak aztertu eta hauekin infografia bat egingo dute. Ondoren, pelikula bat prestatuko dute ekainean familiei erakusteko.
Bestalde, HHko ikasleak herriko aiton amonekin Musikoterapiako saio batean egon ziren eta LH-ko ikasleak Kantujirakoekin batera abesti batzuk entsaiatzen ari dira Udaberriko Festan denak batera abestu ahal izateko.
LASTURRERA IRTEERA: Jolasak, espeleologia, eskulanak... eta parranda!
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 3 aste, 3 egun atzera

Aurten ere, Gabon eskean ateratako umeekin asteburu pasako irteera antolatu du guraso talde batek. Lasturrera joan ziren martxoaren 29 eta 30eko asteburuan. Larunbat goizean jolasak egin zituzten eta arratsaldean zaharrenak espeleologia egitera joan ziren. Txikienek berriz, eskulanak egin zituzten aterpetxean. Afalondoren, Gaubela egin zuten eta zaharrenak goizeko ordu txikiak arte ibili ziren!
Igandean, egun pasa joateko aukera izan zuten Haur Hezkuntzako umeek familiekin, eta denek batera, mendi buelta egin zuten. Ondoren, bazkaldu, arratsaldea lasai pasa eta Igeldorako autobusa hartu zuten. Asteburu guztia kontuan hartuta, 60 lagun inguru elkartu ziren.
Azken postak
- SAN PEDRO JAIAK 2025
- Paseatu eta proposamenak egin!
- Eskolako jaialdia, umeen eguna... Gurasoen eskutik
- Gutxi geratzen da festetarako
-
120 urteko igeldoarra: Behatokia
Artxibategia
2025
2024
2023
2022
- abendua (15)
- azaroa (3)
- urria (12)
- abuztua (2)
- uztaila (9)
- ekaina (2)
- maiatza (18)
- apirila (1)
- martxoa (15)
- otsaila (1)
- urtarrila (1)
2021
- abendua (18)
- azaroa (3)
- urria (18)
- iraila (1)
- abuztua (11)
- uztaila (6)
- ekaina (5)
- maiatza (21)
- apirila (1)
- martxoa (13)
- otsaila (2)
- urtarrila (1)
2020
- abendua (10)
- azaroa (4)
- urria (1)
- iraila (1)
- abuztua (1)
- uztaila (11)
- ekaina (4)
- maiatza (3)
- apirila (2)
- martxoa (18)
- urtarrila (9)
2019
- abendua (3)
- azaroa (6)
- urria (19)
- abuztua (3)
- uztaila (14)
- ekaina (14)
- maiatza (21)
- otsaila (2)
- urtarrila (2)
2018
- abendua (1)
- azaroa (3)
- urria (21)
- iraila (5)
- abuztua (5)
- uztaila (19)
- ekaina (19)
- maiatza (28)
- apirila (3)
- martxoa (25)
- otsaila (13)
- urtarrila (4)
2017
Kategoriak
- Azaleko Nabarmendua (405)
Etiketak
- umore horiya (1)
- programa (1)
- zuhaitz eguna (1)
- Itsas Aurre elkartea (1)
- galdeketa (7)
- arrantza (1)
- Otabardi baserria (2)
- Itsas Aurre (3)
- erabilera (1)
- Dbus (1)
- saridunak (1)
- oinarriak (1)
- lehiaketa (1)
- kixmi (2)
- udaberri jaia (4)
- boletoak (1)
- moda desfilea (3)
- jai batzordea (4)
- jaiak (3)
- zabor pilaketa (1)
- urteko batzarra (1)
- san isidro (2)
- segurtasuna (1)
- armarria (3)
- festak (6)
- udako ordutegia (1)
- erraustegia (2)
- Mullita Fest (1)
- afaria (1)
- iturrietako kontenedoreak (1)
- erromeria (1)
- 65 urte (2)
- haritzalde (1)
- lore (3)
- Euskal Herriko Mus Txapelketa (1)
- greba feminista (4)
- elurra (2)
- kale neurketa (1)
- barrikotea (1)
- ibarra taldea (1)
- egitaraua (2)
- itzulia (1)
- ekintza berriak (2)
- baratza (2)
- sokatira (1)
- erabakitzeko eskubidea (8)
- sinadura bilketa (1)
- negua (1)
- euskal dantza (1)
- joxe mari uranga (1)
- Kooperatiba (9)
- Asteasu (2)
- martxoak 8 (4)
- ttonttorro (6)
- mendizorrotz (1)
- ieltxo (2)
- emakume eguna (2)
- errigora (2)
- euskal herriko itzulia (1)
- Eskola (6)
- euskara (3)
- zoriontasunaren bilaketa (2)
- 65 urtetik gorakoak (2)
- Herri Kontseilua (4)
- Eskola Bidea (1)
- Herri batzarra (1)
- ikastaroak (3)
- batzar eratzailea (2)
- Gure Esku Dago (8)
- Gurasoak (1)
- San Pedro Jaiak (4)
- zuhaitz eta zuhaixka azoka (3)
- hirugarren adina (2)
- errepide mozketa (1)
- emakume afaria (3)
- VPO etxeak (1)
- eresmin (1)
- untzi museoa (2)
- pelota (1)
- mozorroak (1)
- hipopresiboak (1)
- ondorioen txostena (2)
- Poltsikoko antzerkia (2)
- proba (1)
- txirrindularitza (3)
- euskal erregimena (2)
- kontserbak (2)
- kontzertua (1)
- musa (3)
- giza-katea (2)
- antzerkia (2)
- emakumeok planto (4)
- Din Din elkartea (1)
- autobusa (1)
- argazki lehiaketa (2)
- mendizorrotz guraso elkartea (1)
- hamaiketakoa (1)
- matrikulazioa (1)
- euskaraldia (2)
- irteera (1)
- Lezkarri (2)
- Hozkailua (1)
- zaborra (2)
- Ekainak 17 (7)
- landare (3)
- bilera (1)
- Lapa Txapelketa (2)
- hitzaldia (2)
- arrano etxea (1)
- aurrekontu partehartzaileak (1)
- garagardo artisauak (1)
- obrak (8)
- onditz urruzmendi (1)
- 16-Igeldo linea (1)
- gona gorria (1)
- pilates (1)
- ate irekiak (2)
- oliba-olioa (2)
- toka txapelketa (1)
- zozketa (2)
- zeramika (1)
- lapurretak (2)
- Udazken festa (1)
- garbigunea (1)
- eskolako jaialdia (1)
- Babes Ofizialeko Etxebizitzak (1)
- Tximistarri bidea (2)
- M8 (4)
- bertako produktuak (1)
- pelota txapelketak (1)
- hondakinak (2)
- eskonbroa (1)
- parte hartze prozesua (2)
- Herri kirolak (1)
- udalekuak (1)
- pala (1)
- futbola (1)
- Pilotegi bidea (6)
- donostiako klasikoa (1)
- lehentasunak (2)
- asteburu pasa (2)
- Igeldoko Gaztiak (2)
- Soziolinguistika Klusterra (1)
- gazteak (1)
- krosa (1)
- san isidro eguna (1)
- zerain (1)
- garagardo azoka (2)
- greba (2)
- emakumeen eguna (6)
- Guraso Elkartea (3)
- tasa (1)
- robotika (1)
- sarrerak (2)
- sinadurak (2)
- batzarra (4)
- Angula ustelak (2)
- pirritx porrotx eta marimotots (1)
- triatloia (1)
- pilota (1)
- ieltxoko jaialdia (1)
- Undermount (1)
- arropa bilketa (1)
- kurtso bukaera (1)
- Inauteriak (2)
- San Pedroak (4)
- 2017 urtea (6)
Egileak
- Aitziber Alzua (3)
- Igeldo Herria (384)
- Ainhoa Gorostidi (7)
- Karmele Garmendia (265)