Blog!
Hurrengo kategoria duten postak ikusten: Azaleko Nabarmendua
Hau “gero arte” bat besterik ez izatea espero dugu
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 3 urte, 4 hilabete atzera

Badira urte batzuk Kixmiko begiraleok zailtasunak ditugula taldea aurrera ateratzeko eta iritsi da gero arte esateko ordua.
Kixmik bizi izan dituen urte guztietan ekintza ugari egin izan dira: 16 urtetik gorakoentzat irteerak, 6-12 urte bitarteko haurrentzat asteburu-pasak, egun-pasa ezberdinak, udalekuak, ludoteka eta haur txokoaren sorkuntza eta bertan egiten ziren ostiraletako tailerrak, herriko jaietako haurren eguna, Gabonak eta herriko beste hainbat ekintza. Baina, konturatuko zineten bezala, azken urteetan hainbat ekintza ezin izan ditugu eskaini.
Erabaki hau hartzea zaila egin zaigun arren, beharrezkoa dela sentitzen dugu. Hori horrela, Kixmi Aisialdi Taldeak burutzen zituen ekintzak bertan behera geratuko zirela ikusita, guraso elkartearekin jarri ginen kontaktuan, zeina azken urteetan ezinbesteko bidelagun izan dugun. Argi izan behar dugu, Kixmi Aisialdi Taldea herriko haur guztiei aisialdia bermatzen saiatu dela beti eta ez soilik eskolako haurrei. Hori dela eta, lanak banatzea erabaki genuen: batetik, herriko jaiak leudeke eta hau oraingoz guraso elkarteak antolatuko du; Gabonetako ekintzak antolatzeko, herriko guraso talde bat bildu da, urteak atzera antolatzen ibili ziren horietako batzuk; eta amaitzeko, asteburuko irteera eta udalekuak leudeke, eta hauek oraingoz bertan behera geratuko dira, inork horien antolaketa-ardura hartu arte. Bestetik, esan, Kixmik kudeatu dituen baliabide ezberdinak, hala nola, espazioak, materiala, dirua… Herri Kontseiluaren esku geratuko direla.
Eskerrak eman nahi dizkizuegu Kixmiren sorreran parte hartu zenuten pertsona guztiei, zuei esker haurrak ginenean esperientzia ahaztezin ugari bizitzeko aukera izan genuelako, elkar ezagutzeko, leku berriak ezagutzeko, euskaraz bizi eta jolasteko, eta aisialdiaren alderdi onena ezagutzeko.
Kixmi Aisialdi Taldearen ibilbidean parte hartu duzuen hezitzaile, guraso eta gazte guztiei ere eskerrik beroenak. Zuei esker, belaunaldiz belaunaldiko zubia eraiki delako.
Azkenik, protagonista nagusiak aipatu nahi ditugu: orain heldu edo gazte diren baina haur izan ziren horiek eta gaur egungo haurrak. Zuen ilusioa, gogoa, inozentzia, grina, asmoa… benetakoa izan dela sentitu dugulako, eta hori izan da hainbeste urtetan Kixmik aurrera ateratzeko izan duen motibazioa, indarra eta argia.
Hau “gero arte” bat besterik ez izatea espero dugu eta, bide batez, ondorengo gazteok, gure erreleboa hartzera animatzen zaituztegu, zuen modura eraikiz Kixmi eta noski, jakin, hemen izango gaituzuela behar duzuen guztian laguntzeko.
Amaitzeko, omenaldi gisa, argazkien liburu bat sortuko dugu Igeldoko taberna ezberdinetan uzteko; horrela, bertan izango dituzue bizi izan ditugun esperientzia eta momentu horiek guztiak, beste modu batera izan arren, berriro bizitzeko.
Mila esker, bihotz bihotzez.
Gora Kixmi eta Kixmitarrak!
Olentzero eta Maridomingi Igeldon
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 3 urte, 4 hilabete atzera

Ikasleei zalantzak argitzeko: Argi ikas-gela
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 3 urte, 4 hilabete atzera
Azalpenak eman eta ariketak prestatuko dituen jendea behar da, boluntario moduan arituko dena. Edozein arlotan lan egiten edo ikasten duen jendea.
Abian da Neguko Pala Txapelketa
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 3 urte, 4 hilabete atzera

Asteazken, ostegun, ostiral eta larunbatetan ari dira jokatzen partiduak.
Igeldok OinHerrirekin elkarlana hasi du
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 3 urte, 4 hilabete atzera
Herri Kontseiluak OinHerriren berri izan du eta egitasmo interesgarria iruditu zaio. OinHerrik Herri Hezitzaileak garatzea du helburu. Hori horrela, abenduaren 1ean bilera egin zuten Igeldon OinHerriko kideek eta gaiarekin interesa azaldu zuten herritarrek. Bertan, 9 pertsona elkartu ziren eta OinHerriren ideia eta lan ildoak ezagutu ostean, ondorengoa erabaki zen: Egitasmoarekin interesa duten kideek OinHerrirekin elkarlana posible den aztertuko dute eta herrian egin beharreko lanketari begira, lehen urratsa herriko beharrak identifikatzea izango da.
Bileran bertan behar batzuk atera ziren: nerabeen parte hartzea nola sustatu eta nola egin herrian presente egoteko, eskola eta herriaren arteko lotura nola estutu, espazio batzuk (eskolako patioa, Lizardi, parkea etab.) nola hobetu eta hezigarriagoak egin… Horrez gain, egiten den herrigintza lan guztiari marko edo txapela orokor bat jarri behar zaiola hitz egin zen. Hau da, OinHerrik aldarrikatzen dituen balio edo ideietan oinarrituta herriari begirako ipar edo norabidea finkatu behar dela.
Azken postak
- 2025 urteko aurrekontua erakusketa publikoan dago
-
Apirilak 8: Lehenengo auzo batzarreko deialdia
- IGELDOKO ENTITATEA: Sorrera Festa
- Pala Txapelketa azken fasean sartu da
- Urteko batzarra egingo du Din-dinek
Artxibategia
2025
2024
2023
2022
- abendua (15)
- azaroa (3)
- urria (12)
- abuztua (2)
- uztaila (9)
- ekaina (2)
- maiatza (18)
- apirila (1)
- martxoa (15)
- otsaila (1)
- urtarrila (1)
2021
- abendua (18)
- azaroa (3)
- urria (18)
- iraila (1)
- abuztua (11)
- uztaila (6)
- ekaina (5)
- maiatza (21)
- apirila (1)
- martxoa (13)
- otsaila (2)
- urtarrila (1)
2020
- abendua (10)
- azaroa (4)
- urria (1)
- iraila (1)
- abuztua (1)
- uztaila (11)
- ekaina (4)
- maiatza (3)
- apirila (2)
- martxoa (18)
- urtarrila (9)
2019
- abendua (3)
- azaroa (6)
- urria (19)
- abuztua (3)
- uztaila (14)
- ekaina (14)
- maiatza (21)
- otsaila (2)
- urtarrila (2)
2018
- abendua (1)
- azaroa (3)
- urria (21)
- iraila (5)
- abuztua (5)
- uztaila (19)
- ekaina (19)
- maiatza (28)
- apirila (3)
- martxoa (25)
- otsaila (13)
- urtarrila (4)
2017
Kategoriak
- Azaleko Nabarmendua (392)
Etiketak
- umore horiya (1)
- programa (1)
- zuhaitz eguna (1)
- Itsas Aurre elkartea (1)
- galdeketa (7)
- arrantza (1)
- Otabardi baserria (2)
- Itsas Aurre (3)
- erabilera (1)
- Dbus (1)
- saridunak (1)
- oinarriak (1)
- lehiaketa (1)
- kixmi (2)
- udaberri jaia (4)
- boletoak (1)
- moda desfilea (3)
- jai batzordea (4)
- jaiak (3)
- zabor pilaketa (1)
- urteko batzarra (1)
- san isidro (2)
- segurtasuna (1)
- armarria (3)
- festak (6)
- udako ordutegia (1)
- erraustegia (2)
- Mullita Fest (1)
- afaria (1)
- iturrietako kontenedoreak (1)
- erromeria (1)
- 65 urte (2)
- haritzalde (1)
- lore (3)
- Euskal Herriko Mus Txapelketa (1)
- greba feminista (4)
- elurra (2)
- kale neurketa (1)
- barrikotea (1)
- ibarra taldea (1)
- egitaraua (2)
- itzulia (1)
- ekintza berriak (2)
- baratza (2)
- sokatira (1)
- erabakitzeko eskubidea (8)
- sinadura bilketa (1)
- negua (1)
- euskal dantza (1)
- joxe mari uranga (1)
- Kooperatiba (9)
- Asteasu (2)
- martxoak 8 (4)
- ttonttorro (6)
- mendizorrotz (1)
- ieltxo (2)
- emakume eguna (2)
- errigora (2)
- euskal herriko itzulia (1)
- Eskola (6)
- euskara (3)
- zoriontasunaren bilaketa (2)
- 65 urtetik gorakoak (2)
- Herri Kontseilua (4)
- Eskola Bidea (1)
- Herri batzarra (1)
- ikastaroak (3)
- batzar eratzailea (2)
- Gure Esku Dago (8)
- Gurasoak (1)
- San Pedro Jaiak (4)
- zuhaitz eta zuhaixka azoka (3)
- hirugarren adina (2)
- errepide mozketa (1)
- emakume afaria (3)
- VPO etxeak (1)
- eresmin (1)
- untzi museoa (2)
- pelota (1)
- mozorroak (1)
- hipopresiboak (1)
- ondorioen txostena (2)
- Poltsikoko antzerkia (2)
- proba (1)
- txirrindularitza (3)
- euskal erregimena (2)
- kontserbak (2)
- kontzertua (1)
- musa (3)
- giza-katea (2)
- antzerkia (2)
- emakumeok planto (4)
- Din Din elkartea (1)
- autobusa (1)
- argazki lehiaketa (2)
- mendizorrotz guraso elkartea (1)
- hamaiketakoa (1)
- matrikulazioa (1)
- euskaraldia (2)
- irteera (1)
- Lezkarri (2)
- Hozkailua (1)
- zaborra (2)
- Ekainak 17 (7)
- landare (3)
- bilera (1)
- Lapa Txapelketa (2)
- hitzaldia (2)
- arrano etxea (1)
- aurrekontu partehartzaileak (1)
- garagardo artisauak (1)
- obrak (8)
- onditz urruzmendi (1)
- 16-Igeldo linea (1)
- gona gorria (1)
- pilates (1)
- ate irekiak (2)
- oliba-olioa (2)
- toka txapelketa (1)
- zozketa (2)
- zeramika (1)
- lapurretak (2)
- Udazken festa (1)
- garbigunea (1)
- eskolako jaialdia (1)
- Babes Ofizialeko Etxebizitzak (1)
- Tximistarri bidea (2)
- M8 (4)
- bertako produktuak (1)
- pelota txapelketak (1)
- hondakinak (2)
- eskonbroa (1)
- parte hartze prozesua (2)
- Herri kirolak (1)
- udalekuak (1)
- pala (1)
- futbola (1)
- Pilotegi bidea (6)
- donostiako klasikoa (1)
- lehentasunak (2)
- asteburu pasa (2)
- Igeldoko Gaztiak (2)
- Soziolinguistika Klusterra (1)
- gazteak (1)
- krosa (1)
- san isidro eguna (1)
- zerain (1)
- garagardo azoka (2)
- greba (2)
- emakumeen eguna (6)
- Guraso Elkartea (3)
- tasa (1)
- robotika (1)
- sarrerak (2)
- sinadurak (2)
- batzarra (4)
- Angula ustelak (2)
- pirritx porrotx eta marimotots (1)
- triatloia (1)
- pilota (1)
- ieltxoko jaialdia (1)
- Undermount (1)
- arropa bilketa (1)
- kurtso bukaera (1)
- Inauteriak (2)
- San Pedroak (4)
- 2017 urtea (6)
Egileak
- Aitziber Alzua (3)
- Igeldo Herria (367)
- Ainhoa Gorostidi (7)
- Karmele Garmendia (265)