Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo egilearen postak ikusten: Karmele Garmendia

Armarria aukeratzeko lehiaketa martxan dago

Igeldoko armarria aukeratzeko prozesua aurrera doa. Orain, armarria diseinatzeko epea zabaldu dela jakinarazi du Herri Kontseiluak eta animatzen diren herritarrek urriaren 7ra arte izango dute aukera beraien lanak aurkezteko. Ondoren, herriko eragile eta taldeen artean aurreaukeraketa egingo da eta aukeratutako lan horien artean, herritarrek aukeratuko dute irabazlea zein den boto bidez. Udazken Jaian izango da hori. 

Ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago

Ikasturte honetarako ere ikastaroak antolatu dituzte Ieltxok, Guraso Elkarteak eta Herri Kontseiluak elkarlanean. Ohi bezala, urrian hasiko dira eta orain da izena emateko garaia. Matrikulazio epea zabalik egongo da irailaren 14ra arte (ostirala).

Udazken Festa antolatzeko bilera, ostegunean

Urriarekin batera Udazken Festa izango dugu Igeldon eta hastekoak dira guztia prestatzen. Asmo horrekin bilera egingo dute ostegunean (irailak 13) arratsaldeko 20:00etan, Itsas Aurren. Eta deialdia zabaldu dute herritar guztientzako: «Seguru baduzula zer proposatua! Horregatik, parte hartzeko gogoz bazaude, azaldu datorren ostegunean bilerara. Animatu ea denon artean denon gustoko festa egiten dugun!».

Azken egunak armarrirako ideiak proposatzeko

Igeldoko armarria berritzeko bidean, Herri Kontseiluak martxan jarri zuen berriz prozesua orain dela pare bat hilabete eta ideiak proposatzeko epea ostiralean bukatuko da. Armarriak islatu beharrekoa adieraziz, herritarrek aukera dute proposamenak egiteko. Ideiak bidaltzeko, bide desberdinak daude: emailez (herrikontseilua@igeldo.eus), kultur etxeko buzoian utziz edo web orrian iruzkina idatziz. Albiste honi iruzkina egitea litzateke.

Armarria osatzeko bidean, ideiak proposatzeko epea zabalik dago

Duela hiruzpalau urte, Igeldoko armarria berritzeko prozesua abian jarri zen eta herritarrek hainbat ideia proposatu zituzten armarriak islatu beharrekoa adieraziz. Orduan hasitako prozesuari jarraipena eman nahi dio Herri Kontseiluak eta epea zabalik dago ideia berriak proposatzeko. Abuztuaren 31ra arte egongo da epea zabalik. 
Ideiak bidaltzeko, bide desberdinak daude: emailez (herrikontseilua@igeldo.eus), kultur etxeko buzoian utziz edo web orrian iruzkina idatziz. Albiste honi iruzkina egitea litzateke.

Azken postak

Artxibategia

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom