Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo egilearen postak ikusten: Karmele Garmendia

Euskaraldian izen ematea zabalik dago

Igeldok ere parte hartuko du Euskaraldian eta izen ematea zabalik dago. Parte hartu nahi duten herritarrek Ahobizi edo Belarriprest izango diren erabaki behar dute eta ondoren izena eman. Itsas Aurre kultur etxean edo Txapelan eman daiteke izena eta baita internetez ere: euskaraldia.eus.

Plazako irisgarritasunari buruzko bilera izango da asteartean

Ze koxka eta oztopo kendu beharko lirateke plazan? Galderari erantzunez, bilera irekia izango da 18:00etan Itsas Aurren.

Azken egunak, botoa emateko

Donostiako Udalak “Aurrekontu partehartzaileak” ekimena jarri du abian eta Herri Kontseiluak egindako proposamenetatik bakarra pasa da azken fasera: Itsas Aurreko fatxada konpontzea eta margotzea. Orain herritarrek (Donostia mailako guztiek) botoa emateko aukera dute (igandea da azken eguna; urriak 21) eta boto gehien lortzen dutenak eramango ditu aurrera Udalak (3.250.000 euro erreserbatu ditu ekimen honetarako).

Udazken Festa, ekintzaz beteta

Udazken Festa hurrengo asteburuan izango da: urriak 26, 27 eta 28. Hiru egunez, ekintza ugari izango dira adin ezberdinetako herritarrentzat. Ostiralean, pentsionisten inguruko hitzaldia izango da eta larunbatean, umeek gozatzeko aukera izango dute bizikleta buelta eta zirko tailerrarekin. Arratsalde-iluntzea, kantu jirak eta Mexikortxo Bandek girotuko dute. Igandean, berriz, ez dira faltako azoka, erromeria, bazkaria eta taloak!

Ze koxka eta oztopo kendu beharko lirateke plazan?

Urriaren 23an bilera irekia egingo da plazako irisgarritasunaren inguruan, 18:00etan Itsas Aurren.

Azken postak

Artxibategia

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom