Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo egilearen postak ikusten: Karmele Garmendia

Eman botoa Itsas Aurreko fatxada konpontzeko eta margotzeko

Donostiako Udalak “Aurrekontu partehartzaileak” ekimena jarri du abian eta proposamenak egiteko aukera izan zen uda aurretik (gehienez 300.000 euroko proiektuak aurkeztu behar ziren). Herri Kontseilutik 23 proposamen egin ziren eta bakarra pasa da azken fasera: Itsas Aurreko fatxada konpontzea eta margotzea. Orain herritarrek (Donostia mailako guztiek) botoa emateko aukera dute (urriak 8-21 bitartean) eta boto gehien lortzen dutenak eramango ditu aurrera Udalak (3.250.000 euro erreserbatu ditu ekimen honetarako).

Euskaraldian izen ematea zabalik dago

Igeldok ere parte hartuko du Euskaraldian eta izen ematea zabalik dago. Parte hartu nahi duten herritarrek Ahobizi edo Belarriprest izango diren erabaki behar dute eta ondoren izena eman. Itsas Aurre kultur etxean edo Txapelan eman daiteke izena eta baita internetez ere: euskaraldia.eus.

Bilerari jarraipena emanez, afari merienda izango da Udazken Festan

Irailaren 21ean, 65 urte ingurutik gorakoekin bilera egin zuen Herri Kontseiluak kultur etxean eta gonbiteari erantzunez, 9 lagun elkartu ziren. Herri Kontseiluaren helburua, adin horretako herritarren iritzia jasotzea zen. Besteak beste, herrian ekintzarik faltan botatzen ote duten, hilean behin elkargune bat jartzea nahi ote luketen…

Gona Gorria bideoklipa aurkeztu zuen Porrotxek

65 urtetik gorakoentzat ekintzak antolatzeko, bilera

65 urte edo gehiago dituzula? Zure adineko herritarrekin elkartzeko gogoa duzula? Zure adinerako ekintzak falta dituzula? Herri Kontseiluak deialdi zuzena egin die 65 urtetik gorako herritarrei. Eta beraien ideiak jasotzeko eta ekintzak antolatzeko, bilera baterako gonbidapena luzatu die. 

Azken postak

Artxibategia

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom