Euskaraldian izen ematea zabalik dago | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Euskaraldian izen ematea zabalik dago

(0 comments)

Igeldok ere parte hartuko du Euskaraldian eta izen ematea zabalik dago. Parte hartu nahi duten herritarrek Ahobizi edo Belarriprest izango diren erabaki behar dute eta ondoren izena eman. Itsas Aurre kultur etxean edo Txapelan eman daiteke izena eta baita internetez ere: euskaraldia.eus.

Zer da Euskaraldia?
Hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa bat da. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte, Euskal Herri osoan eramango da aurrera. 11 egunez, euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean euskaraz aritzea da ariketa.

Nork hartu dezake parte?
16 urtetik gorako herritarrek eman dezakete izena.
- Ahobizi izateko, euskaraz hitz egiten jakin behar da.
- Belarriprest izateko, euskara ulertu behar da gutxienez.

AHOBIZI:
Ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark euskaraz nahiz erdaraz erantzun. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet.

BELARRIPREST:
Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz eran­tzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut.

Informazio gehiago, beheko bideoan.

Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

required

captcha

required

Recent Posts

Archive

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom