Ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago

(1 comment)

Ikasturte honetarako ere ikastaroak antolatu dituzte Ieltxok, Guraso Elkarteak eta Herri Kontseiluak elkarlanean. Ohi bezala, urrian hasiko dira eta orain da izena emateko garaia. Matrikulazio epea zabalik egongo da irailaren 14ra arte (ostirala).

17 ikastaro daude aukeran: musika tailerra, trikitixa, panderoa, panderoa mantentzea, pianoa, gitarra, euskal dantza, pilates, zumba, yoga, inglesa, robotika, hipopresiboak, hitanoa, patin rollerra, taichi chuan eta txalaparta. Azken laurak aurtengo proposamenak dira.

Esan bezala, aipatutakoak aukerak dira, taldeko ikastaroak aurrera ateratzeko pertsona kopuru minimoa eskatzen baita; gutxienez, 4 lagun.

Informazioa eta izen-ematea, bulegoan

Ikastaroen inguruko informazio guztia, hala nola, baldintzak edota matrikula, kuota eta deskontuak zenbatekoak diren jakitea eta ikastaroan izena ematea ere, kultur etxeko bulegora joanda lortu liteke. Dinamizatzailea bertan egongo da astelehenetik ostegunera, 15:30etatik 19:30etara.

Bestela, emailez ere jarri daiteke harremanetan: ieltxokulturelkartea@ymail.com.

Currently unrated

Comments

Amaia Alberdi 7 urte, 4 hilabete ago

Kaixo! Helduentzat trikitixa klasean ematen dituzue?

Link | Reply
Currently unrated

New Comment

required

required (not published)

optional

required

captcha

required

Recent Posts

Archive

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom