Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Gabonetako ensaioa eta tailerra, larunbatean

Dagoeneko ate-joka ditugu Gabonak eta, aurten ere, urtero bezala, zenbait ekintza prestatzen dabiltza Kixmi eta hainbat guraso, elkarlanean. Abenduaren 14ean 16:30etan Gabonetako ensaioa eta ondoren, tailerra izango dira Itsas Aurre kultur etxean. Eskeei dagokienez, hasieratik bi taldetan banatuta egingo dira. Bai abenduaren 24ean, bai abenduaren 31n, 14:30etan abiatuko dira herriko plazatik. Aurten ere iazko ibilbide berbera egingo da. Abenduaren 24ean, eskearen ondoren, 19:30ak aldera Olentzero eta Mari Domingiren etorrera izango da plazan. Antolatzaileek deia luzatzen diete herritar guztiei: «Ez ahaztu eskeetara baserritarrez jantzita etortzeaz. Animatu eta parte hartu!».
GABONETAKO KANTAK LORTZEKO, SAKATU HEMEN

ESKEETAKO IBILBIDEA

ABENDUAK 24

Euskara bizi-bizi, Igeldon

Euskararen Egunaren bueltan, ekintzak antolatu dira Igeldon eta bertan, euskara bizi-bizirik egoteaz gain, hizkuntza bizia dela ere erakutsi dute. Zinea, ipuin kontaketa, Euskaldun Peto lehiaketa, triki-pintxo-poteoa eta zunba egin dira asteburuan zehar. Gerturatutakoek gogotik gozatu dute!

Egitarau zabala, Euskararen Egunaren bueltan

Abenduaren 3an Euskararen Eguna izango da eta urtero bezala, ekintzak antolatu dira egunaren bueltan. Herri Kontseiluko Euskara Batzordeak egitarau zabala prestatu du oraingoan ere, adin tarte guztietako herritarrentzat. Azaroaren 29an (ostirala), zinearen txanda izango da. Ume eta gaztetxoentzako Printze txikia izango da ikusgai eta helduentzako Oreina. Azken hau, Koldo Almandozek zuzendutako euskal pelikula da. Gainera, igeldotarrei ezagun egingo zaizkie bertan azaltzen diren paisaiak, Oria ibaiaren padurak baitira oinarri. Aginagan grabatua dago, besteak beste.

EH Bildu izan da bozkatuena, Igeldon

Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetan 569 igeldotarrek (%68,06) eman dute botoa eta EH Bilduk lortu ditu boto gehien: 253. Hurrengo alderdi bozkatuena EAJ-PNV izan da 133 botorekin. Atzetik geratu dira PP 55 botorekin, Unidas Podemos 50 botorekin, PSOE 49 botorekin, Ciudadanos 7 botorekin, Vox 7 botorekin eta PACMA 4 botorekin. Boto txuriak 8 izan dira eta baliogabeak 3.

Abendu erdirako errepidea konponduta egotea espero da

Astelehenean (azaroak 4) hasi zituen Donostiako Udalak Zerutxoko kurba inguruko obrak. Udal teknikariak Herri Kontseiluari jakinarazi dionez, hilabeteko lanak izatea aurreikusten dute. Beti ere, eguraldiak laguntzen badu. Beraz, abendu hasiera-erdialderako errepidea bi norabideetan zabalik egotea espero dute. Lanek iraun bitartean, semaforoa egongo da.

Azken postak

Artxibategia

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom