Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Zer egingo dugu Eskola Zaharrarekin?

Herri Kontseiluak eskuartean duen lehentasunezko gai bat Eskola Zaharrarena da eta proiektua lantzen hasteko, bilera antolatu du. Asmoa da talde zabal bat sortzea. Talde honek izango du ardura eztabaida prozesua herrira zabaldu eta proiektua osatzekoa. Bilera urriaren 28an (astelehena) izango da 19:00etan kultur etxean.
Herri Kontseiluak gogorarazi du Eskola Zaharrean teilatua eta fatxada konpondu zirela, baina oraindik proiektua zehaztu gabe dagoela; hau da, zer erabilera eman nahi zaion. Ondoren, udaletxean aurkeztuko litzateke proiektu hori aurrera eraman dezaten.

Igandean ospatuko da Udazken Jaia

Egun bakarrera mugatu dute aurten Udazken Jaia. Igandez izango da, urriaren 27an, hain zuzen. Ohi bezala, egitarau borobila prestatu dute udazkenean girotzeko. Herri­ko eta inguruko produktuekin osatutako azoka, erromeria, herri bazkaria, umeentzako antzerkia eta taloak egongo dira.

Protesta zaratatsua Igeldon ere

Euskal Herriko beste hiri eta herrietan egin bezala, Igeldon ere, kontzentrazioa egin zen atzo Kataluniako prozesuaren kontrako sententzia salatuz. Hain zuzen, elkarretaratze zaratatsua egin zuten Gure Esku Dagok deituta. Protesta egiteaz gain, babesa adierazi zieten Kataluniako herriari eta preso politikoei. 

Itsas Aurre: orain arteko ibilbidea eta aurrera begira zer?

Itsas Aurre elkarteak batzar irekia antolatu du bihar (osteguna). Orain arteko ibilbidea eta aurrera begirako erronkak aztertuko dituzte bertan: "Itsas Aurre: orain arteko ibilbidea eta aurrera begira zer?".

Igandean batzarra, talde berria aurkeztu eta azken gaiak azaltzeko

Herri Kontseilu berria martxan hasi da eta Herri Batzarra antolatu du taldea aurkeztu eta eskuartean dituen hainbat gaien berri emateko. Igandean izango da (urriak 13), 11:30etan hasita Itsas Aurren. Landuko diren gaietako batzuk, honakoak: Herri Kontseilu berriaren aurkezpena, Eskola Zaharraren proiektua, Herri galdeketa-Desanexioa, zakur kakak… Herri Kontseiluak herritar guztiei luzatzen die gonbidapena batzarrera azaltzeko. Ondoren, hamaiketakoa egongo da bertaratzen direnentzat.

Azken postak

Artxibategia

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom