Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: martxoa, 2025

Festei begira jarrita, proposamenak egiteko garaia da

Urruti dagoela badirudi ere, herritar batzuek -edo askok- San Pedro jaiak buruan dituzte jada. Horren erakusle da, besteak beste, Ttonttorro Jai Batzordeak lanean daramatzan hilabeteak.
Jakina den moduan, Igeldoko Jai Batzordeak lan egiteko modu berezia du; herritar bakoitzak haren nahien eta irriken arabera parte har dezake, nahi duen eremuan lan eginez. Lan egiteko modu hori azken urteetan positiboki baloratua izan dela azaldu dute Jai Batzordeko kideek eta aurten ere funtzionatzeko eta antolatzeko modu horri eustea erabaki dute. Hori horrela, hiru azpi-taldetan egiten dutela lan argitu dute, lan karga banatzeko asmoz: diru zain­tzako eta kudeaketako taldea; administrazio taldea eta koordinazio taldea (ekintzak antolatu, egutegia zehaztu…). Horiek guztiz irekiak direla gogorarazi dute.

Eskean ateratakoak Lasturrera joango dira asteburu pasa

Gabonetan eskean atera ziren ume eta gaztetxoek irteera izango dute martxo bukaeran. Hain zuzen, martxoaren 29tik 30era Las­turrera joango dira gaua pasa­tzera. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 50 bat ume eta gaztetxo apuntatu dira.

Igeldoko liburua interneten ere eskura egongo da laster

Igeldoko historia eta istorioak liburua 2023an argitaratu zen. Sekulako harrera izan zuen eta ale guztiak saldu eta banatu ziren. Lehenengo helburu hori lortuta, beste helburu bat ere jarri zuten ondorenean liburuaren bultzatzaileek. Bertako edukia interneten denen eskura egotea zen hurrengo pausoa.
Asmo horrekin, euskal Wikipedia elkarteko kide den Xabier Cañasekin harremanetan jarri ziren eta zer egin zezaketen galdetu zien. Hark bideratuta, Wikibook bat osatzen ari direla jakinarazi diote Orri Informatiboari; hau da, Wikiliburu bat. Liburua Wikipediako eduki bezala ezin zuten sartu, entziklopedia bat delako, baina Wikiliburu moduan bai.
Liburuko edukia igotzeaz gain, kanpoan geratutako eduki gehiago eta argazkiak igotzeko aukera ere izango dute.
Oraindik ez dute bukatu, baina emaitzak ikusi daitezke dagoeneko. Bilatzailean baserriren baten izena jarriz gero, liburuko informazioa bertan azaltzen da. Edo Wikibooks Igeldo jarrita, egin duten lan guztia ikusi daiteke.

10 gaztek jasoko dute begirale izateko formakuntza

Orain dela urte batzuk egin zen moduan, Batzorde Soziokultura­leko kideek garrantzitsua ikusi dute egungo gazteei ere aisialdiko begirale izateko formakuntza ematea. Hori horrela, Hezten aisialdi taldearekin harremanetan jarri zen eta formakuntza hori ematea erabaki dute.
Deialdia irekita, 16 urtetik gorako 12 gaztek eman dute izena. Denera 20 orduko formakuntza jasoko dute, lau saiotan banatuta: martxoak 8, apirilak 5, maiatzak 10 eta 17. Goizez izango dira saio horiek, 9:00etatik 14:00etara, Itsas Aurren.
Batzordeko kideek jakinarazi dute, formakuntza jaso izana kontuan hartuko dela Udalekuko begirale izateko.

Ludoteka erabiltzeko ordutegi eta arauak zehaztu dira

Urte berriarekin batera, Ludotekan aldaketak egon dira. Aurreko Orri Informatiboan azaldu bezala, goiko pisuko espaziora aldatu da umeen­tzako gunea. Hain zuzen, pianoa zegoen gela, espazio finko bezala jarri da lehengo Ludotekako materiala bertara pasaz, eta horrez gain, erdiko guneko espazioa ere erabil­tzeko moduan jarri da.
Espazio aldaketarekin, arau eta ordutegiak ere finkatu dira. Batzorde Soziokulturaletik jakinarazi dute, momentuz, ikasturte honetarako dela planteamendua eta egoera eta behar berriak sortu ahala, moldaketak egon daitezkeela.

Azken postak

Artxibategia

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom