Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: martxoa, 2025

IGELDOKO ENTITATEA: Sorrera Festa

Pala Txapelketa azken fasean sartu da

Neguko Pala Txapelketa azken fasean sartuta dago otsailaz geroztik. Final laurdenak jokatuta, finalerdiak jokatuko dira orain asteburu honetan eta datorrenean. Finalak, berriz, martxoaren 14an (ostirala) jokatuko dira.
Aurtengoa 6. edizizioa da eta inoizko parte hartze altuena izaten ari da. 55 bikote ari dira parte hartzen txapelketan, hiru mailatan banatuta: mutilen lehengo mailan 9 bikote, mutilen bigarren mailan 28 bikote eta nesketan 18 bikote. Igeldotik 8 bikotek hartu dute parte.

Urteko batzarra egingo du Din-dinek

Martxoaren 16an urteko batzar orokorra egingo du Din-din elkarteak. Beste gaien artean, Juntako kideen aldaketa egitea tokatuko zaie. Ohi bezala, bi urtez lanean aritu diren hiru kide aterako dira eta horien ordez, beste hiru kide berri sartuko dira. Iaz sartutako kideek bertan jarraituko dute. Pello Galarraga, Ibai Beñaran eta Iker Bazterrika aterako dira. Ander Zubeldia, Iñaki Berzosa eta Beñat Perez mantenduko dira. Hiru kide berriak ez dituzte jakinarazi momentuz.

HERRI PLANA - PARTE HARTZE PROZESUA: Nolako Igeldo nahi eta behar dugu?

Igeldoko Toki Entitate Txikia martxan jartzen denean, Igeldoko egoera hobetzeko erabakiak hartu beharko ditu. Zerbitzuak nola hobetu eta zer indartu, inbertsioak non egin... Erabaki horiek behar bezala hartzeko eta lehentasunak markatzeko, garrantzitsua ikusi da aurretik parte hartze prozesu bat egitea eta Herri Plan bat zehaztea denon artean.

‘Eman eta jaso’ izeneko ekimen berria sortu da

Sommier indibidual bat soberan dut, norbaiti interesatuko balitzaio...
Etxe ondoko limoneroa gainezka dago, norbaitek saskitxo bat nahi?
Ekimen berri bat jarri da mar­txan Eman eta jaso izenekoa, talde irekia da eta herritarren artean objetuak trukatzeko helburuarekin sortu da.
Ekimenaren inguruko azalpena eman dute bultzatzaileek.

Azken postak

Artxibategia

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom