Igeldoko liburua interneten ere eskura egongo da laster | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Igeldoko liburua interneten ere eskura egongo da laster

(0 comments)

Igeldoko historia eta istorioak liburua 2023an argitaratu zen. Sekulako harrera izan zuen eta ale guztiak saldu eta banatu ziren. Lehenengo helburu hori lortuta, beste helburu bat ere jarri zuten ondorenean liburuaren bultzatzaileek. Bertako edukia interneten denen eskura egotea zen hurrengo pausoa.
Asmo horrekin, euskal Wikipedia elkarteko kide den Xabier Cañasekin harremanetan jarri ziren eta zer egin zezaketen galdetu zien. Hark bideratuta, Wikibook bat osatzen ari direla jakinarazi diote Orri Informatiboari; hau da, Wikiliburu bat. Liburua Wikipediako eduki bezala ezin zuten sartu, entziklopedia bat delako, baina Wikiliburu moduan bai.
Liburuko edukia igotzeaz gain, kanpoan geratutako eduki gehiago eta argazkiak igotzeko aukera ere izango dute.
Oraindik ez dute bukatu, baina emaitzak ikusi daitezke dagoeneko. Bilatzailean baserriren baten izena jarriz gero, liburuko informazioa bertan azaltzen da. Edo Wikibooks Igeldo jarrita, egin duten lan guztia ikusi daiteke.

Baserriak bukatzen
Azaldu dutenez, Aste Santurako baserri guztien informazioa igotzeko asmoa zuten, baina hainbat zailtasun izan dituzte eta atzeratu egin dira. Behin baserri guztiak igota, liburuaren bigarren zatiarekin hasiko dira.

Bigarren fasean, artikuluak
Bi fasetan banatu dute lana. Orain, liburuko informazio guztiarekin, Wikiliburua osatuko dute eta ondoren, bigarren fase batean, Wikilibu­ruko testuak baliatuta, artikuluak sortuko dituzte Wikipedian Igeldori buruzko artikuluak zabaltzeko edo dauden batzuk hobetzeko.

8 lagun lanean
Jabier Iraola liburuaren egileaz gain, 7 lagun ari dira lanean: Alex Aisa, Josune Sorondo, Iraitz Santa Kruz, Nagore Iribar, Arantxa Txintxu­rreta, Aitor Etxeberria, Aratz Urruz­mendi eta Xabier Cañas Wikipediakoa.

Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

required

captcha

required

Recent Posts

Archive

2026
2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom