Eskean ateratakoak Lasturrera joango dira asteburu pasa | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Eskean ateratakoak Lasturrera joango dira asteburu pasa

(0 comments)

Gabonetan eskean atera ziren ume eta gaztetxoek irteera izango dute martxo bukaeran. Hain zuzen, martxoaren 29tik 30era Las­turrera joango dira gaua pasa­tzera. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 50 bat ume eta gaztetxo apuntatu dira.

Espeleologia, tailerrak...
Ekintza desberdinak egingo dituzte bertan. DBH eta 5-6.mailakoek espeleologia egingo dute eta 1-4. mailakoek jolasak eta tailerrak. Igandean mendi buelta bat emango dute denek.

HH mailakoak egun pasa
Aurreko urtean bezala, HH mailako umeek ere izango dute parte har­tzeko aukera. Igandean egun pasa joango dira gurasoek lagunduta. Besteekin batera mendi buelta eman eta elkarrekin bazkalduko dute ondoren.

Informazio gehiago, aurrerago
Antolatzaileek jakinarazi dute bertara eraman beharreko materiala zehaztuko dutela aurrerago. Familia bakoitzari adieraziko diote pare bat aste lehenago.

Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

required

captcha

required

Recent Posts

Archive

2026
2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom