10 gaztek jasoko dute begirale izateko formakuntza | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

10 gaztek jasoko dute begirale izateko formakuntza

(0 comments)

Orain dela urte batzuk egin zen moduan, Batzorde Soziokultura­leko kideek garrantzitsua ikusi dute egungo gazteei ere aisialdiko begirale izateko formakuntza ematea. Hori horrela, Hezten aisialdi taldearekin harremanetan jarri zen eta formakuntza hori ematea erabaki dute.
Deialdia irekita, 16 urtetik gorako 12 gaztek eman dute izena. Denera 20 orduko formakuntza jasoko dute, lau saiotan banatuta: martxoak 8, apirilak 5, maiatzak 10 eta 17. Goizez izango dira saio horiek, 9:00etatik 14:00etara, Itsas Aurren.
Batzordeko kideek jakinarazi dute, formakuntza jaso izana kontuan hartuko dela Udalekuko begirale izateko.

Izena emateko aukera
Formakuntza dohainik jasoko dute gazteek eta norbaitek gehiago apuntatu nahiko balu, aukera izango luke martxoaren 2ra arte. Gehienez, 25 gaztek eman dezakete izena. Izena emateko, idatzi: herrikon­tseilua@igeldo.eus edo 606311734.

Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

required

captcha

required

Recent Posts

Archive

2026
2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom