Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo egilearen postak ikusten: Karmele Garmendia

Igeldon ere San Silvestrea!

Igeldon ere urteari agurra emateko guraso talde batek abenduaren 31 goizaldean korrika saio bat egin zuen, herri askotako ohiturarekin bat eginez, Igeldoko San Silvestrea eginez. Korrika saioaren ondoren, plana borobiltzeko, marianitoarekin topa egin zuten.
Aurtengo urte berriari begira, korrikazaleen kopurua bikoiztea jarri zuten helburu. 2019 urtean 8 pertsonak parte hartu zutenez, 2020 urtean gutxienez 16 pertsonako taldeltxoa osatzea alegia. Oraindik goiz da aurrerapenak egiteko, baina Igeldoko San Silvestrea irekia izatea nahi da, beraz inskripziorik gabea. Goizean egitearen arrazoi nagusia, arra­tsaldean Igeldon eskean ateratzen delako da.
Beraz badakizue, urtea hasi berri dugun arren, amaitu ere azkar egiten da eta bukaera hurbildu ahala, berotu motorrak eta parte hartu!!!

Gabonak pasata, irteerari begira

Urtero bezala, urteari amaiera emateko, Kixmi aisialdi taldea eskean atera zen abenduaren 24 eta 31n. Kixmitarrak oso pozik daude bi eskeetan izandako parte hartzeagatik eta eskerrak eman nahi dizkiete bai haur, guraso eta herrikide orori urtero jartzen den gogoagatik. Bertan ateratako diruarekin, urtarrilaren lehengo asteburuan 16 urtetik gorako pertsonekin afaria ospatu zen Etxe Nagusi tabernan, bertan 20 lagun inguru bertaratu zirelarik.

Matriuska antzezlana eskainiko dute Igeldon

Otsailaren 9an (igandea), Poltsikoko Antzerkiaren Jaialdiaren barruan, Matriuska antzezlana izango da ikusgai Igeldon. Arratsaldeko 19:30etan izango da Itsas Aurre kultur etxean.

Igeldoko Kooperatiba langile bila dabil irekitzear den dendarako

Igeldoko Nekazal Kooperatibak apirilean irekiko du salmenta gunea eta 3 langile behar ditu. Perfil heterogeneoa duten pertsonak behar ditu, askotariko lanak egiteko gai direnak. Kooperatibatik adierazi dutenez, ezinbestekoa izango da Kooperatibako proiektuaren printzipio ideologiko eta filosofikoarekin bat egitea, egitasmoarekiko konpromisoa adieraztea eta traturako erraztasuna izatea. Lanpostuak honakoak izango dira: 2 lanpostu astean 20 ordukoak eta lanpostu 1 astean 30 ordukoa. Astelehenetik larunbatera egin beharko da lan (larunbatak txandaka). Dendaren ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:30-13:30/17:00-20:00; eta larunbatetan 09:30-13:30.

Utzikeria, agerian

Donostiako Udalak Igeldon daukan utzikeria begi bistakoa da: errepide eta herri bideetan zuloak, argirik edo urik gabeko guneak, hondakinak jaso gabe, bide bazterrak garbitu gabe, segurtasunik gabeko guneak…
Zerbait egitea lortzen bada, behin baino gehiagotan abixatu delako izaten da eta Herri Kontseilua nazkatuta dago egoerarekin. Hori horrela, utzikeriaren inguruko txosten bat prestatzea erabaki du. Ondoren, txosten hori Udal Erregistroan aurkeztuko du.

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom