Blog!
Hurrengo epealdiko postak ikusten: maiatza, 2021
Kurtso bukaerako emanaldia prestatzen
Nork argitaratua: Igeldo Herria urte 1, 8 hilabete atzera
Ikasturte honetako ikastaroak ere bukatzear dira eta ohi bezala, kurtso bukaerako emanaldia eskainiko dute ikasleek. Prestaketa lanetan ari dira orain. Ekainaren 18an (ostirala) izango da frontoian, arratsaldeko 17:00etan hasita. Ikasturtean zehar ikasi dutena ikusteko aukera izango da. Honako ikastaroak erakutsiko dituzte: musika tailerra, panderoa, trikitixa, pianoa, gitarra eta balleta. Bestalde, joskintzako ikasleek erakusketa txiki bat jarriko dute ikasturtean zehar egindako lanekin.
Inflazioa goraka ikusten dugu: puntuala izango da ala gelditzeko etorriko da?
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua urte 1, 8 hilabete atzera

Olimpia Arrese-Igor ekonomialaria
2021/05/02
ATZERA BEGIRA: Don Jose medikua (1902-1960)
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua urte 1, 8 hilabete atzera

Benito Jose Ramon Galparsoro Begiristain zuen izena eta Ataunen jaio zen 5 anai-arrebako familia batean. Hasiera batean burdin-lanetan aritu zen baina herriko maisuak eta farmazeutikoak mutil argia zela ikusi zuten eta medikuntza ikasketak egiten lagundu zioten. Dolores Ormazabal izan zuen emaztea (Lazkaokoa) eta 5 seme-alaba izan zituzten (2 alaba erizainak izan ziren). Artean 3 seme alaba zituztelarik, familia hartu eta Valladolideko herri txiki batera joan zen titulua ateratzera. Valladolideko Hospital De Sangren aritu zen praktikak egiten eta titulua ateratzeko beharrezko jakintza lortzen. Gerra Zibila hasi zenean Euskal Herrira itzuli eta titulua lortu zuen. Euska Herrian zela, Goierri aldera destinatu zuten mediku moduan eta denbora batez inguru horretan bizi izan ziren.
1942 urtean etorri ziren Igeldora, Etume baserriaren aldamenean zegoen Torreoian jarri ziren bizitzen eta zenbait urtetan zehar bera izan zen Igeldoko medikua, oso estimatua gainera. Inguruko baserritakoak astoan joaten omen ziren bere bila, medikua baserrira hurbiltzeko. Beste batzuetan bizikleta zahar batean ibiltzen omen zen adar batekin frenatuz edo eta motozikletan ere ibiltzen zela oroitzen denik bada.
Denetariko lanak egiten zituen: mediku arruntaren lanak, matrona lanak, autopsiak…
Erditzeak artatzea tokatzen zitzaionean, askotan luze joaten zirela eta, Marabietako Julianekin elkartu eta tertulian pasatzen omen zituzten orduak. Pakonen ere askotan elkartzen omen zen koadrilan; Pako zaharrakin, Bengoetxeko Martinekin, Marabietako Julianekin… Bengoetxeko Joxe Antonio izan zen Don Joseren laguntzaz jaio zen haurretako bat, gogoan du Kandido anaiak eskolatik etxera bidean, Iriarten nola eman zioten notizia Don Jose handik pasatu berria zela eta.
Ordainketak berriz, baserriko produktuekin egiten zizkioten eta etxea gainezka izaten omen zuten oilasko, oilo, sagar eta abarrekin. Igeldotarrak oso eskuzabalak zirela aipatzen omen zuen, hala oroitzen dute bere gertukoek.
4 urte inguru bizi izan zen Etumen eta gero Antiguara jaitsi ziren. Matia kalean zuen etxean jarraitu zuen kontsulta pasatzen. Garai hartan telefonorik ez zegoenez, inguruko tabernetan uzten omen zioten herritarrek abisua, Igeldon edo eta Antiguon.
“El pequeño marañon” omen zuen goitizena, “begi kliniko” ona zuelako eta diagnostikoak egiten oso ona zelako. Garai hartan diagnostiko gehienak ikusmenaren eta entzumenaren bidez egiten zituzten eta berak horretarako zentzumen onak zituela esaten zuten.
Nicol’s eremua errespetatzeko eskaera
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua urte 1, 8 hilabete atzera
Azken denboraldian Nicol’s hotela itxita dago. Eta pandemiak sortutako egoera honetan, asko eta asko izan dira bertako eremuan sartu eta nahieran erabili dutenak (Igeldokoak eta kanpokoak). Batez ere, aparkalekua. Hotelaren jabeak Herri Kontseiluari jakinarazi dio eremu osoa pribatua dela, baita bidea ere, eta herritarrei eskatzen die eremua errespetatzeko eta ez erabiltzeko. Bidea irekita daukate zaborra biltzeko kamioiarentzat.
«Udalerri izan nahi dugu Euskal Herri aske batean!»
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua urte 1, 8 hilabete atzera

Maiatzaren 28an iritsi zen Kutxa Bira Igeldora eta Itxas Aurre elkarteak prestatu zuen kutxan sartu beharreko mezua; hau da, igeldoarren ametsa adierazten duen mezua. Honakoa biltzen du mezu horrek: «Herri txiki bat gara Euskal Herri zabalean eta udalerri izan nahi dugu Euskal Herri aske batean!».
Azken postak
-
Dora, Nobita, Gadget... nor izango zara?
-
Bueltan da Igeldoko mus denboraldia
-
Olentzero eta Maridomingi iristear dira
-
Urtarrilaren 7an hitzordua Bilbon
-
AITOR ETXEBERRIA: «Atletismoak eman didan gauzarik onena, ezagutu dudan jende guztia da»
Artxibategia
2023
- otsaila (2)
2022
- abendua (15)
- azaroa (3)
- urria (12)
- abuztua (2)
- uztaila (9)
- ekaina (2)
- maiatza (18)
- apirila (1)
- martxoa (15)
- otsaila (1)
- urtarrila (1)
2021
- abendua (18)
- azaroa (3)
- urria (18)
- iraila (1)
- abuztua (11)
- uztaila (6)
- ekaina (5)
- maiatza (21)
- apirila (1)
- martxoa (13)
- otsaila (2)
- urtarrila (1)
2020
- abendua (10)
- azaroa (4)
- urria (1)
- iraila (1)
- abuztua (1)
- uztaila (11)
- ekaina (4)
- maiatza (3)
- apirila (2)
- martxoa (18)
- urtarrila (9)
2019
- abendua (3)
- azaroa (6)
- urria (19)
- abuztua (3)
- uztaila (14)
- ekaina (14)
- maiatza (21)
- otsaila (2)
- urtarrila (2)
2018
- abendua (1)
- azaroa (3)
- urria (21)
- iraila (5)
- abuztua (5)
- uztaila (19)
- ekaina (19)
- maiatza (28)
- apirila (3)
- martxoa (25)
- otsaila (13)
- urtarrila (4)
2017
Kategoriak
- Azaleko Nabarmendua (279)
Etiketak
- Undermount (1)
- sinadurak (2)
- joxe mari uranga (1)
- hirugarren adina (2)
- 2017 urtea (6)
- ondorioen txostena (2)
- Otabardi baserria (2)
- ate irekiak (2)
- pelota (1)
- emakumeen eguna (6)
- lore (3)
- moda desfilea (3)
- ieltxoko jaialdia (1)
- pirritx porrotx eta marimotots (1)
- M8 (4)
- garbigunea (1)
- martxoak 8 (4)
- txirrindularitza (3)
- Gurasoak (1)
- Hozkailua (1)
- zerain (1)
- Kooperatiba (9)
- zoriontasunaren bilaketa (2)
- baratza (2)
- VPO etxeak (1)
- pala (1)
- erabilera (1)
- hipopresiboak (1)
- Herri Kontseilua (4)
- sokatira (1)
- sinadura bilketa (1)
- haritzalde (1)
- ieltxo (2)
- emakume afaria (3)
- erabakitzeko eskubidea (8)
- san isidro eguna (1)
- pelota txapelketak (1)
- oliba-olioa (2)
- toka txapelketa (1)
- kixmi (2)
- Inauteriak (2)
- Mullita Fest (1)
- udaberri jaia (4)
- Guraso Elkartea (3)
- greba feminista (4)
- itzulia (1)
- gazteak (1)
- San Pedroak (4)
- robotika (1)
- lehentasunak (2)
- barrikotea (1)
- gona gorria (1)
- matrikulazioa (1)
- parte hartze prozesua (2)
- argazki lehiaketa (2)
- obrak (8)
- greba (2)
- segurtasuna (1)
- eresmin (1)
- Itsas Aurre (3)
- emakumeok planto (4)
- garagardo artisauak (1)
- jaiak (3)
- errepide mozketa (1)
- erromeria (1)
- irteera (1)
- giza-katea (2)
- Eskola Bidea (1)
- zabor pilaketa (1)
- Babes Ofizialeko Etxebizitzak (1)
- zozketa (2)
- afaria (1)
- San Pedro Jaiak (4)
- jai batzordea (4)
- negua (1)
- armarria (3)
- Euskal Herriko Mus Txapelketa (1)
- Udazken festa (1)
- udako ordutegia (1)
- lapurretak (2)
- hamaiketakoa (1)
- Dbus (1)
- san isidro (2)
- ikastaroak (3)
- Herri batzarra (1)
- errigora (2)
- proba (1)
- euskal erregimena (2)
- programa (1)
- lehiaketa (1)
- Lapa Txapelketa (2)
- Din Din elkartea (1)
- batzar eratzailea (2)
- hitzaldia (2)
- eskolako jaialdia (1)
- euskal dantza (1)
- Lezkarri (2)
- euskara (3)
- ibarra taldea (1)
- Ekainak 17 (7)
- tasa (1)
- kale neurketa (1)
- Eskola (6)
- urteko batzarra (1)
- bertako produktuak (1)
- garagardo azoka (2)
- emakume eguna (2)
- arrano etxea (1)
- galdeketa (7)
- erraustegia (2)
- zaborra (2)
- antzerkia (2)
- sarrerak (2)
- boletoak (1)
- Gure Esku Dago (8)
- ttonttorro (6)
- 65 urte (2)
- Poltsikoko antzerkia (2)
- euskal herriko itzulia (1)
- hondakinak (2)
- Pilotegi bidea (6)
- musa (3)
- Asteasu (2)
- donostiako klasikoa (1)
- elurra (2)
- kontzertua (1)
- batzarra (4)
- autobusa (1)
- festak (6)
- asteburu pasa (2)
- futbola (1)
- arrantza (1)
- kurtso bukaera (1)
- iturrietako kontenedoreak (1)
- 16-Igeldo linea (1)
- udalekuak (1)
- eskonbroa (1)
- bilera (1)
- aurrekontu partehartzaileak (1)
- 65 urtetik gorakoak (2)
- ekintza berriak (2)
- umore horiya (1)
- kontserbak (2)
- Igeldoko Gaztiak (2)
- Angula ustelak (2)
- oinarriak (1)
- pilota (1)
- Itsas Aurre elkartea (1)
- saridunak (1)
- onditz urruzmendi (1)
- egitaraua (2)
- triatloia (1)
- arropa bilketa (1)
- Herri kirolak (1)
- zeramika (1)
- untzi museoa (2)
- zuhaitz eta zuhaixka azoka (3)
- euskaraldia (2)
- landare (3)
- zuhaitz eguna (1)
- mozorroak (1)
- pilates (1)
- Soziolinguistika Klusterra (1)
- mendizorrotz (1)
- Tximistarri bidea (2)
- krosa (1)
- mendizorrotz guraso elkartea (1)
Egileak
- Karmele Garmendia (265)
- Ainhoa Gorostidi (7)
- Igeldo Herria (209)
- Aitziber Alzua (3)