Blog!
Hurrengo epealdiko postak ikusten: abuztua, 2021
Izarrak ikusteko irteera eta zinea plazan, uda honetan
Nork argitaratua: Igeldo Herria urte 1, 7 hilabete atzera

Kultur Mahaiak bi ekintza antolatu ditu uda honetarako: izarrak ikusteko irteera eta zinea plazan. Abuztuaren 13an (ostirala) izarrak ikustera joango dira. Gaueko 21:00etan Bentako atsedenlekuan elkartuko dira eta bertan afalduko dute elkarrekin (norberak berea eramanda). Ondoren, 23:00etan, Kukuarrira joango dira zerua behatzera. Zuzenean izarrak ikustera joan nahi duenak Kukuarrira azaldu besterik ez du. «Aire librean egongo gara, gure artean nahikoa distantzia mantenduko dugu eta musukoak jantzita izango ditugu. Baina horiez gain, ditxosozko ipar-izarra non daoen jakin nahi dugu, zerua zergatik mugitzen den ulertu nahi dugu eta, nagusiki, lagun artean une atsegina igaro nahi dugu», adierazi dute eta animatzeko dei egiten diete herritarrei.
Ikastaro berriak proposatzeko momentua da
Nork argitaratua: Igeldo Herria urte 1, 7 hilabete atzera

2021-2022 ikasturteari begira, irailean hasiko dira guztia antolatzeko lanetan eta antolatzaileek gogorarazi dute orain dela ikastaro berriak proposatzeko momentua. Aurreko ikasturtean bezala, honako ikastaroak egongo dira aukeran: yoga, zumba, euskal dantza, marrazketa, joskintza, balleta, gitarra, pianoa, trikitixa, panderoa, musika tailerra, frantsesa eta ingelesa. Udaberrian, berriz, patin roller.
Matrikulazioa iraila hasieran egin beharko da (irailean egingo da deialdi zehatza).
Proposamenak egiteko, zalantzak argitzeko edo apuntatzeko, idatzi email honetara: ieltxokulturelkartea@ymail.com.
Din-Din Elkartea zabalik berriro
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua urte 1, 7 hilabete atzera
Eusko Jaurlaritzaren aginduei jarraituz, ekainaren 25ean ireki zen Din-Din elkartea. Juntako kideek adierazi dutenaren arabera, garrantzitsua da bertan azaltzen diren arauak ongi betetzea elkartearen erabilera egokia bermatzeko. Eta bereziki azpimarratu nahi izan dute bazkidea dela erabateko arduraduna, bai sukaldeko lanean eta baita zerbitzari lanean ere. Sukaldean uneoro musukoarekin egotea beharrezkoa dela eta uda garaia izanik debekatua dagoela kanpora mahaiak eta aulkiak ateratzea. Hala ere, bete beharreko araudi guztia elkartean bertan jarrita dago, guztientzako ikusgarri.
IKUSITAKOAK ETA IKASITAKOAK
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua urte 1, 7 hilabete atzera
COVID19-ak eragina izan du gurean ere. Urte eta erdi honetan gauza asko ikusi ditugu, ikasi ere zerbait ikasi dugulakoan nago. Pandemiak gutxitan gertatzen dira eta ulergarria izan daiteke hasierako kaosa, ezjakintasuna handia baitzen. Geroztikakoak berriz...
Asteak pasa ahala ezagutza medikua eta zientifikoa zabaltzen joan zen, eta agintariek kaosetik ordena minimoetara iristeko kudeaketa lanetan hasi ziren. Denetarik ikusi genuen ahalegin honetan. Osasunarekin zerikusia ez zuten interesak lehenetsiz erabaki okerrak hartu dira, bai, baina herriaren antolaketa kolektibo eredugarriak ere ikusi ditugu.
ATZERA BEGIRA: Festa garaian
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua urte 1, 7 hilabete atzera
Udan sartzearekin batera festa usaia izaten dugu herrian. Iazko urtean pena handiz ezin izan genituen ospatu. Aurtengoan, kultur-ekitaldi batzuk izan ditugu, baina faltan bota ditugu plazako erromeriak eta dema plazako harri-mugimendu hotsak. Atzera begirako atal honetan aspaldiko argazki pare bat dakarzkigu oraingoan. Aurtengoen faltan, aspaldikoei begira konformatu behar!
Azken postak
- Martxoak 8 Igeldon
-
CLAUDIA FERNANDEZ: «Ametsa lortu nuen iaz lehenengo mailan debutatuta, eta etxean gainera»
-
Bertizera irteera egingo dute Gabon Eskean ateratakoek
-
Festa ederra, Inauteriak ospatuz
-
Santa Agedako koplak kantari
Artxibategia
2023
2022
- abendua (15)
- azaroa (3)
- urria (12)
- abuztua (2)
- uztaila (9)
- ekaina (2)
- maiatza (18)
- apirila (1)
- martxoa (15)
- otsaila (1)
- urtarrila (1)
2021
- abendua (18)
- azaroa (3)
- urria (18)
- iraila (1)
- abuztua (11)
- uztaila (6)
- ekaina (5)
- maiatza (21)
- apirila (1)
- martxoa (13)
- otsaila (2)
- urtarrila (1)
2020
- abendua (10)
- azaroa (4)
- urria (1)
- iraila (1)
- abuztua (1)
- uztaila (11)
- ekaina (4)
- maiatza (3)
- apirila (2)
- martxoa (18)
- urtarrila (9)
2019
- abendua (3)
- azaroa (6)
- urria (19)
- abuztua (3)
- uztaila (14)
- ekaina (14)
- maiatza (21)
- otsaila (2)
- urtarrila (2)
2018
- abendua (1)
- azaroa (3)
- urria (21)
- iraila (5)
- abuztua (5)
- uztaila (19)
- ekaina (19)
- maiatza (28)
- apirila (3)
- martxoa (25)
- otsaila (13)
- urtarrila (4)
2017
Kategoriak
- Azaleko Nabarmendua (289)
Etiketak
- Undermount (1)
- sinadurak (2)
- joxe mari uranga (1)
- hirugarren adina (2)
- 2017 urtea (6)
- ondorioen txostena (2)
- Otabardi baserria (2)
- ate irekiak (2)
- pelota (1)
- emakumeen eguna (6)
- lore (3)
- moda desfilea (3)
- ieltxoko jaialdia (1)
- pirritx porrotx eta marimotots (1)
- M8 (4)
- garbigunea (1)
- martxoak 8 (4)
- txirrindularitza (3)
- Gurasoak (1)
- Hozkailua (1)
- zerain (1)
- Kooperatiba (9)
- zoriontasunaren bilaketa (2)
- baratza (2)
- VPO etxeak (1)
- pala (1)
- erabilera (1)
- hipopresiboak (1)
- Herri Kontseilua (4)
- sokatira (1)
- sinadura bilketa (1)
- haritzalde (1)
- ieltxo (2)
- emakume afaria (3)
- erabakitzeko eskubidea (8)
- san isidro eguna (1)
- pelota txapelketak (1)
- oliba-olioa (2)
- toka txapelketa (1)
- kixmi (2)
- Inauteriak (2)
- Mullita Fest (1)
- udaberri jaia (4)
- Guraso Elkartea (3)
- greba feminista (4)
- itzulia (1)
- gazteak (1)
- San Pedroak (4)
- robotika (1)
- lehentasunak (2)
- barrikotea (1)
- gona gorria (1)
- matrikulazioa (1)
- parte hartze prozesua (2)
- argazki lehiaketa (2)
- obrak (8)
- greba (2)
- segurtasuna (1)
- eresmin (1)
- Itsas Aurre (3)
- emakumeok planto (4)
- garagardo artisauak (1)
- jaiak (3)
- errepide mozketa (1)
- erromeria (1)
- irteera (1)
- giza-katea (2)
- Eskola Bidea (1)
- zabor pilaketa (1)
- Babes Ofizialeko Etxebizitzak (1)
- zozketa (2)
- afaria (1)
- San Pedro Jaiak (4)
- jai batzordea (4)
- negua (1)
- armarria (3)
- Euskal Herriko Mus Txapelketa (1)
- Udazken festa (1)
- udako ordutegia (1)
- lapurretak (2)
- hamaiketakoa (1)
- Dbus (1)
- san isidro (2)
- ikastaroak (3)
- Herri batzarra (1)
- errigora (2)
- proba (1)
- euskal erregimena (2)
- programa (1)
- lehiaketa (1)
- Lapa Txapelketa (2)
- Din Din elkartea (1)
- batzar eratzailea (2)
- hitzaldia (2)
- eskolako jaialdia (1)
- euskal dantza (1)
- Lezkarri (2)
- euskara (3)
- ibarra taldea (1)
- Ekainak 17 (7)
- tasa (1)
- kale neurketa (1)
- Eskola (6)
- urteko batzarra (1)
- bertako produktuak (1)
- garagardo azoka (2)
- emakume eguna (2)
- arrano etxea (1)
- galdeketa (7)
- erraustegia (2)
- zaborra (2)
- antzerkia (2)
- sarrerak (2)
- boletoak (1)
- Gure Esku Dago (8)
- ttonttorro (6)
- 65 urte (2)
- Poltsikoko antzerkia (2)
- euskal herriko itzulia (1)
- hondakinak (2)
- Pilotegi bidea (6)
- musa (3)
- Asteasu (2)
- donostiako klasikoa (1)
- elurra (2)
- kontzertua (1)
- batzarra (4)
- autobusa (1)
- festak (6)
- asteburu pasa (2)
- futbola (1)
- arrantza (1)
- kurtso bukaera (1)
- iturrietako kontenedoreak (1)
- 16-Igeldo linea (1)
- udalekuak (1)
- eskonbroa (1)
- bilera (1)
- aurrekontu partehartzaileak (1)
- 65 urtetik gorakoak (2)
- ekintza berriak (2)
- umore horiya (1)
- kontserbak (2)
- Igeldoko Gaztiak (2)
- Angula ustelak (2)
- oinarriak (1)
- pilota (1)
- Itsas Aurre elkartea (1)
- saridunak (1)
- onditz urruzmendi (1)
- egitaraua (2)
- triatloia (1)
- arropa bilketa (1)
- Herri kirolak (1)
- zeramika (1)
- untzi museoa (2)
- zuhaitz eta zuhaixka azoka (3)
- euskaraldia (2)
- landare (3)
- zuhaitz eguna (1)
- mozorroak (1)
- pilates (1)
- Soziolinguistika Klusterra (1)
- mendizorrotz (1)
- Tximistarri bidea (2)
- krosa (1)
- mendizorrotz guraso elkartea (1)
Egileak
- Karmele Garmendia (265)
- Ainhoa Gorostidi (7)
- Igeldo Herria (223)
- Aitziber Alzua (3)