Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: abuztua, 2021

Arantza Egaña eta Iñigo Aranberri: «Herri txiki batek bezala funtzionatzeko bidea ematen du»

Ekainaren 27an Itziarko Auzo Udalaren esperientzia lehen eskutik ezagutzeko aukera izan zen Igeldon. TET Batzor­deak antolatuta, hitzaldia eman zuten Arantza Egaña Itziarko alkateak eta Andoni Aranberri Auzo Udalaren sorrera prozesuan ibilitakoak. Beraien prozesuaren nondik-norakoak azaldu zituzten eta Itziarren Auzo Udala eratu izanak ekarri dizkien onurak azpimarratu zituzten.
Egañak argi utzi zuen Entitate Txikia herri txiki batek bezala funtzionatzeko bidea ematen duen tresna dela. «Gu Debarentzako periferia gara. Itziar da el marco incomparable bertara joateko eta zelako dotorea den goraipatzeko, baina gero inbertsioak egiteko orduan eta zerbitzuak eskaintzeko orduan azkenekoa da ze Deban ardurarik handiena plaiarekin dago. Eta ez dira iristen landa eremura. Honek hurbiletik hori dena lantzeko bidea ematen du eta askoz ere zerbitzu hobea eskain­tzeko herritarrei. Nahiz eta Auzo Udal izan eta udalerriz Debako parte izan».
Bestalde, nahiz eta hasierako beldurrak beldur, honek ez duela ezer apurtzen gaineratu zuen: «kudeaketa eredu bat besterik ez da; zure zerbitzuak, zure eraikinak kudeatzeko tresna bezala ulertu behar da. Lurrek Debakoak izaten jarraitzen dute. Jendea konturatu da ez dugula inongo fronterarik jarri. Jarraitzen dugu lanean berdin eta Debako kalean ez dute igarri gu Auzo Udal garela. Eta, aldiz, Itziarren bizitza kalitatea hobetu egin da. Eta noski, hori Debarentzat ona da bertako parte garen heinean».
Bi aldeek jasotzen duten onuraren adibide bat ere azaldu zuen: «landa eremuko bideak konpontzeko, Diputazioak deialdia egiten duenean, udalerri bakoitzak 35.000 euroko topea dauka, aurkezten dituen bide kopurua kontuan izan gabe. Orain, Debak aurkezten ditu bere bideak eta Itziarrek ere bereak aurkezten ditu».

Osatu da negoziaketa mahaia

Igeldoko Tokiko Entitate Txikia eratzeko lantaldea edo negoziaketa mahaia osatu da. Udara ondoren hasiko da lanean.

Disziplina anitzeko IKOmerkatua izango da abuztuan

Abuztuan IKOmerkatutxo bat antolatzeko asmotan dabiltza Koopera­tibako kideak. Disziplina anitzeko postuen bidez IKOdendako parkina eraldatuko dutela adierazi dute. Oraingoz, partehartzaileak lotzen dabiltza eta eguna ere zehazteko dute. Zehazten dutenean dealdia ikusgarri jarriko dute IKOn. Jasangarritasuna ardatz izango duen merkatua izango da, 2.eskuko materialak eta baita bertako eta gertuko produktuz osatutako postuak ere izango dira. IKOpostu berezi bat ere jartzeko asmoa dutela azaldu dute eta horretarako herritarrei deialdia luzatu nahi izan diete, edozeinek dohaintza egin dezakeela jakinarazteko. Izan arropak, osagarriak, lan tresnak, altzariak, aisialdiko gauzak, objektuak... Benetan kondizio onean eta bigarren bizitza bat izan dezaketenak baloratuko dituzte. Gai honen inguruan norbait interesatua balego, info@iko.eus emailera ida­tzi edo Amaia Estanga eta Nagore Vivianekin hitz egin beharko luke.
Bestalde, Kooperatibako urteko Batzarra maiatzaren 30ean izan zen frontoian. 47 bazkide inguratu ziren eta urteko errepasoa eta balorazioa egin zuten. Orokorrean balorazio positiboa izan dela adierazi dute Kooperatibako juntakideek: «IKO ondo dijoa eta hurrengo urteetan ere lanean jarraitu beharko dugu, bai produktu eta baita proiektu aberasgarrietan, irabazi zifrak igotzeko». Bestalde, Orri Informati­boaren bidez herritarrei deialdia luzatu nahi izan diete Kooperatibako lan-talde ezberdinetan parte hartzera animatzeko. Batez ere hornikuntza eta komunikazio taldeetarako behar dute lagun­tza: «Gazte eta helduei luzatzen diegu gonbitea, gogotsu eta ilusioz heltzeko prest dagoen orori, tarte baterako edo proiektu-gai zehatz baterako soilik izan daiteke». Horni­kuntzako lan talderako: produktuak, hornitzaileak, elikadura eta osasunean... interesa dutenak izan daitezke eta komunikazioko lan talderako berriz: argazkilaritza, kazetaritza, sukaldaritza, artisautza, sormena, bidaiatzea, bertako ondarea... eta antzeko gaietan interesa dutenak.
Azkenik, ekainaren 28an aurtengo lehen ikastaroa egin zuten Bor­daldeko baratzean Biolur elkarteko teknikari batekin. Ikastaroa­ren gaia honakoa izan zen: “Udako baratzaren zainketa eta izurriteak landaketa ekologikoan”. 12 lagun elkartu ziren giro ederrean eta oso ikastaro interesagarria izan zela azaldu dute.

Kotxe eta motoak ondo aparkatzeko eskatu du Herri Kontseiluak

Herriko kaxkoan kotxe eta motoak behar den lekuetan aparkatzeko eskaera egiten die Herri Kontseiluak herritarrei. Horrez gain, gogorarazi nahi du plazan ezin dela aparkatu. Eskaera aintzat hartu eta errespetuz jokatzeko gaineratu du. 

Bulegoa goizez egongo da irekita, uztaila eta abuztuan

Uztaila eta abuztuan zehar, goizeko ordutegian egongo da zabalik Itsas Aurreko bulegoa. Hori horrela, ordutegia honakoa izango da: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara.
Bestalde, abuztuaren 9tik 27ra bulegoa itxita egongo da udako oporrak direla eta. Dena dela, emailez edo telefonoz Herri Kontseiluarekin harremanetan jartzeko aukera izango dela jakinarazi dute: herrikontseilua@igeldo.eus edo 606311734.

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom