Izarrak ikusteko irteera eta zinea plazan, uda honetan | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Izarrak ikusteko irteera eta zinea plazan, uda honetan

(0 iruzkin)

Kultur Mahaiak bi ekintza antolatu ditu uda honetarako: izarrak ikusteko irteera eta zinea plazan. Abuztuaren 13an (ostirala) izarrak ikustera joango dira. Gaueko 21:00etan Bentako atsedenlekuan elkartuko dira eta bertan afalduko dute elkarrekin (norberak berea eramanda). Ondoren, 23:00etan, Kukuarrira joango dira zerua behatzera. Zuzenean izarrak ikustera joan nahi duenak Kukuarrira azaldu besterik ez du. «Aire librean egongo gara, gure artean nahikoa distantzia mantenduko dugu eta musukoak jantzita izango ditugu. Baina horiez gain, ditxosozko ipar-izarra non daoen jakin nahi dugu, zerua zergatik mugitzen den ulertu nahi dugu eta, nagusiki, lagun artean une atsegina igaro nahi dugu», adierazi dute eta animatzeko dei egiten diete herritarrei.

Zinea plazan
Uda osoan zehar, zine emanaldiak eskainiko dituzte plazan. Uztailean bi saio izan ziren eta abuztuan bakarra izango da, helduei zuzendutakoa. Abuztuaren 21ean izango da eta "Hil kanpaiak" pelikula ikusteko aukera izango da 22:30etatik aurrera. Sorpresa goxoak ere izango dira!

Irailean beste bi emanaldi izango dira. Irailaren 10ean umeen txanda izango da eta 11n helduena.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom