Skip to content

Blog!

Hurrrengo etiketa duten postak ikusten: parte hartze prozesua

Lehentasunak jarri eta ekintzak proposatu dira

Joan den ekainaren 14an, batzarra burutu zen partehartze prozesuari lotuta. Bertan, bizilagunek betetako galdeketetatik ateratako ondorioetatik abiatuta, Herri Kontseiluak lanerako izango dituen lehentasunak markatu ziren.
Batzarrera 15 bat lagun gerturatu ziren. Bi ariketa praktiko burutu zituzten talde txikitan banatuta. Lehenengo ariketa Herri Kontseilutik proposatutako lehentasunak kontrastatzea eta zehaztea izan zen. Bigarren ariketa berriz, lehentasun horiek aurrera eramateko egin daitezkeen ekin­tzak proposatzea.
Batzarrera gerturatutako bizilagunek ekintza ugari eta interesgarri proposatu zituzten:
Elkarbizitza arloan: gazte zein 3. adinekoentzat toki bat, kultur eskaintza handiagoa, kultur etxearen autogestioa…
Azpiegituren arloan: espaloiaren beharra, bideen mantenua, zaborraren bilketa hobea, ura eta saneamendua, garraioa landa guneetara zabaltzea eta autobusaren ordutegia eta ibilbidea hobetzea…
Garapen ekonomikoaren arloan: beharrei egokitutako garapena, etxebizitza beharraren inguruko lanketa eta etxe hutsen inbentarioa egin; gai hau aurrera eraman eta lantzeko talde bat sortuz…

Parte hartze prozesua: bilera ostegunean, lehentasunak jartzeko

Herri Kontseiluak batzarra egingo du ostegunean (ekainak 14), parte hartze prozesuari lotuta. Prozesuaren barruan, Igeldoko bizilagun guztiei galdetegi bat betetzeko aukera eman zaie eta jasotako galdetegi horien emaitzekin ondorioen txostena osatu du Herri Kontseiluak. Orain, hurrengo pausoa da galdetegian ateratako ondorioetatik abiatuta, lehentasunak jartzea. Lehentasun horiek jartzeko, Herri Kontseiluarentzat oso garrantzitsua da bizilagunen hitza, eta horregatik, osteguneko batzarrean parte hartzeko deia luzatu dute. 

Azken postak

Artxibategia

2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom