Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Viewing posts from November, 2017

Robotika, Pilates eta Hipopresiboak aurtengo berritasunak

Ikastaroak martxan dira. Ikasturte honetan, 12 ikastaro izango dira eta 113 ikasle. Lekua egonez gero, izena eman daiteke oraindik.

Urriarekin batera, ikastaroak hasi dira martxan. Denera, 12 ikastaro izango dira ikasturte honetan eta horietatik hiru, berriak dira: Robotika, Pilates eta Hipopresi­boak. Ikasleei dagokienean, 113 lagun ariko dira klasek jasotzen.

Primerako aperitiboa, eskerrak emateko

Festetako laguntzaileak eskertzeko primerako aperitiboa

Festetan laguntza eman zuten herritarrei eskerrak emateko, aperitiboa antolatu zuen Herri Kontseiluak. Abuztuaren 13an egin zen eta giro oso onean ibili ziren. Jendeak eskertu zuen detailea.

200 herritarren galdeketak jaso dira, oraingoz

Azken zonaldeko (ekialde-mendebaldea) herritarren galdeketak biltzen ari dira.

Herri Kontseiluak parte hartze prozesu bat jarri zuen martxan urtarrilean. Zonalde ezberdinetan galdeketak banatzen aritu ondoren, mo­men­tu honetan, azken zonaldeko (ekialde-mendebaldea) herritarren galdeketak biltzen ari dira.
Orain arte 200 herritarren galdeketak jaso dira eta jasotako galdetegi guztien erantzunak prozesatzen ari dira. Azken zonaldekoak jasotzen dire­nean, emaitzak aztertu eta eztabaida talde desberdinak antolatuko di­tuz­te, emaitza guztiekin ondorioak atera eta horiek, dagokion tokian aurkezteko.

Recent Posts

Archive

2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom