Blog!
Hurrengo epealdiko postak ikusten: martxoa, 2020
Zaintza sarea osatzen
Nork argitaratua: Karmele Garmendia 3 urte atzera
Koronabirusak sortutako egoeraren aurrean, zaintza sareak sortu dira hainbat herri eta txokotan egoerak eragin ditzakeen zaintza gabeziei aurre egiteko. Ekimen hori Igeldora ere iritsi da. Herri Kontseiluak abian jarri nahi du sarea eta honako deialdia zabaldu du: "Herri gisa erantzuteko egunak dira. Berekoikeria eta lehiaren aurrean modu kolektiboan jarduteko egunak. Zaintza erdigunean jarri eta arduraz jokatzeko unea da. Koronabirusa ez zabaltzeko neurriak hartu behar ditugu eta aldi berean, herritarron beharrak asetu eta ongizatea mantentzea bermatu behar dugu. Horretarako, bolondres sare bat osatzen ari gara behar duenari ahal den neurrian laguntza eskaintzeko. Kontziente gara, hurrengo egunetan behar ezberdinak egongo direla (erosketak egin, adin txikikoen zaintza, medikamentuak, bestelakoak…). Segurtasun neurriak hartuta eta osasun arloko profesionalen irizpideak kontuan hartuta jokatuko dugu. Laguntzeko prest bazaude edo laguntza behar izanez gero jarri gurekin harremanetan".
Herri Kontseiluak antolatutako jendarteko ekintzak, bertan behera
Nork argitaratua: Karmele Garmendia 3 urte atzera
Koronabirusa dela eta, neurriak hartzea erabaki du Herri Kontseiluak. Bihartik aurrera (martxoak 13) aldi baterako bertan behera geratuko dira Mus Txapelketa, Pala Txapelketa eta Ieltxoko ikastaroak.
ATZERA BEGIRA: Emakumeen sokatira taldea aitzindari
Nork argitaratua: Karmele Garmendia Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 3 urte atzera

Martxoaren 8a aitzaki, Igeldoko emakumeen sokatira taldea aipatu dute azken Orri Informatiboan. Gipuzkoan sortu zen lehendabiziko taldea izan zen Igeldokoa eta nahiz eta ez zen urte askoan izan (3 edo 4 urte), arrakasta handikoa izan zen. 1977 urteko San Pedro jaietan izan zen lehendabiziko tiraldia. Herriko jaietan xaltxa sortzeko asmotan 10 emakume 6 gizonen aurka aritu ziren eta nola ez, emakumezkoak izan ziren garaile (Din Dinen dagoen argazkian ikus daiteke orduko koadrila). Ondorenean hasi ziren herri ezberdinetan emakume sokatiralari taldeak sortzen: Orio, Usurbil, Urnieta, Itziar… eta herri ezberdinetan jaialdiak antolatzen hasi ziren. Aipagarria izan zen 1978 urteko udazkenean Anoetako frontoian egin zen Txapelketa. Bertan hainbat herritako taldeak izan omen ziren eta jaialdiaren helburua Ikastolak sortzeko dirua biltzea izan omen zen. Igeldon ere garai hartan ez zen eskolarik eta herriz herri jaialdiak antolatzen ibili ziren herrian eskola martxan jartzeko dirua bilduz.
Herriko Whatsapp taldea sortu nahi du Herri Kontseiluak
Nork argitaratua: Karmele Garmendia 3 urte atzera
Herri Kontseiluak hurrengo asteetan whatsapp talde berri bat jarri nahi du martxan. Beste bat? Galdetuko duzue zuetako batzuk. Talde hau ordea, Herri Kontseiluko informazioa jasotzeko soilik izango da. Herri Kontseiluko kideen ustez, Herri Kontseiluko deialdiak (batzarrak, bilerak…) beste bide batzuetatik zabaltzen dira, baina beste informazio bat partekatu gabe geratzen da askotan. Esaterako, udaletxearekin hitz eginiko gauzak, kudeaketa zehatzak… Hau guztiaren berri eman eta herritarrak ahalik eta informatuen edukitzeko asmoarekin jarriko da martxan whatsapp talde berria. Bertan, Herri Kontseiluko kideek soilik idazteko aukera izango dute eta mezu gutxi batzuk soilik bidaltzea da asmoa.
Ekintza ugari, Emakumearen Egunaren bueltan
Nork argitaratua: Karmele Garmendia Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 3 urte atzera

Martxoak 8 Emakumearen Eguna pasa berri dugun honetan, ezin aipatu gabe utzi herrian izandako mugimendua. Martxoaren 7an, larunbatean, Emakume Afaria egin zen urtero bezala eta adin ezberdinetako 58 emakume elkartu ziren. Etxe Nagusin afaldu zuten giro paregabean. Azken urteetan bezala, bingoan aritu ziren eta saridunak Arantxa Txintxurreta eta Ainhoa Gorostidi izan ziren.
Azken postak
- Martxoak 8 Igeldon
-
CLAUDIA FERNANDEZ: «Ametsa lortu nuen iaz lehenengo mailan debutatuta, eta etxean gainera»
-
Bertizera irteera egingo dute Gabon Eskean ateratakoek
-
Festa ederra, Inauteriak ospatuz
-
Santa Agedako koplak kantari
Artxibategia
2023
2022
- abendua (15)
- azaroa (3)
- urria (12)
- abuztua (2)
- uztaila (9)
- ekaina (2)
- maiatza (18)
- apirila (1)
- martxoa (15)
- otsaila (1)
- urtarrila (1)
2021
- abendua (18)
- azaroa (3)
- urria (18)
- iraila (1)
- abuztua (11)
- uztaila (6)
- ekaina (5)
- maiatza (21)
- apirila (1)
- martxoa (13)
- otsaila (2)
- urtarrila (1)
2020
- abendua (10)
- azaroa (4)
- urria (1)
- iraila (1)
- abuztua (1)
- uztaila (11)
- ekaina (4)
- maiatza (3)
- apirila (2)
- martxoa (18)
- urtarrila (9)
2019
- abendua (3)
- azaroa (6)
- urria (19)
- abuztua (3)
- uztaila (14)
- ekaina (14)
- maiatza (21)
- otsaila (2)
- urtarrila (2)
2018
- abendua (1)
- azaroa (3)
- urria (21)
- iraila (5)
- abuztua (5)
- uztaila (19)
- ekaina (19)
- maiatza (28)
- apirila (3)
- martxoa (25)
- otsaila (13)
- urtarrila (4)
2017
Kategoriak
- Azaleko Nabarmendua (289)
Etiketak
- Undermount (1)
- sinadurak (2)
- joxe mari uranga (1)
- hirugarren adina (2)
- 2017 urtea (6)
- ondorioen txostena (2)
- Otabardi baserria (2)
- ate irekiak (2)
- pelota (1)
- emakumeen eguna (6)
- lore (3)
- moda desfilea (3)
- ieltxoko jaialdia (1)
- pirritx porrotx eta marimotots (1)
- M8 (4)
- garbigunea (1)
- martxoak 8 (4)
- txirrindularitza (3)
- Gurasoak (1)
- Hozkailua (1)
- zerain (1)
- Kooperatiba (9)
- zoriontasunaren bilaketa (2)
- baratza (2)
- VPO etxeak (1)
- pala (1)
- erabilera (1)
- hipopresiboak (1)
- Herri Kontseilua (4)
- sokatira (1)
- sinadura bilketa (1)
- haritzalde (1)
- ieltxo (2)
- emakume afaria (3)
- erabakitzeko eskubidea (8)
- san isidro eguna (1)
- pelota txapelketak (1)
- oliba-olioa (2)
- toka txapelketa (1)
- kixmi (2)
- Inauteriak (2)
- Mullita Fest (1)
- udaberri jaia (4)
- Guraso Elkartea (3)
- greba feminista (4)
- itzulia (1)
- gazteak (1)
- San Pedroak (4)
- robotika (1)
- lehentasunak (2)
- barrikotea (1)
- gona gorria (1)
- matrikulazioa (1)
- parte hartze prozesua (2)
- argazki lehiaketa (2)
- obrak (8)
- greba (2)
- segurtasuna (1)
- eresmin (1)
- Itsas Aurre (3)
- emakumeok planto (4)
- garagardo artisauak (1)
- jaiak (3)
- errepide mozketa (1)
- erromeria (1)
- irteera (1)
- giza-katea (2)
- Eskola Bidea (1)
- zabor pilaketa (1)
- Babes Ofizialeko Etxebizitzak (1)
- zozketa (2)
- afaria (1)
- San Pedro Jaiak (4)
- jai batzordea (4)
- negua (1)
- armarria (3)
- Euskal Herriko Mus Txapelketa (1)
- Udazken festa (1)
- udako ordutegia (1)
- lapurretak (2)
- hamaiketakoa (1)
- Dbus (1)
- san isidro (2)
- ikastaroak (3)
- Herri batzarra (1)
- errigora (2)
- proba (1)
- euskal erregimena (2)
- programa (1)
- lehiaketa (1)
- Lapa Txapelketa (2)
- Din Din elkartea (1)
- batzar eratzailea (2)
- hitzaldia (2)
- eskolako jaialdia (1)
- euskal dantza (1)
- Lezkarri (2)
- euskara (3)
- ibarra taldea (1)
- Ekainak 17 (7)
- tasa (1)
- kale neurketa (1)
- Eskola (6)
- urteko batzarra (1)
- bertako produktuak (1)
- garagardo azoka (2)
- emakume eguna (2)
- arrano etxea (1)
- galdeketa (7)
- erraustegia (2)
- zaborra (2)
- antzerkia (2)
- sarrerak (2)
- boletoak (1)
- Gure Esku Dago (8)
- ttonttorro (6)
- 65 urte (2)
- Poltsikoko antzerkia (2)
- euskal herriko itzulia (1)
- hondakinak (2)
- Pilotegi bidea (6)
- musa (3)
- Asteasu (2)
- donostiako klasikoa (1)
- elurra (2)
- kontzertua (1)
- batzarra (4)
- autobusa (1)
- festak (6)
- asteburu pasa (2)
- futbola (1)
- arrantza (1)
- kurtso bukaera (1)
- iturrietako kontenedoreak (1)
- 16-Igeldo linea (1)
- udalekuak (1)
- eskonbroa (1)
- bilera (1)
- aurrekontu partehartzaileak (1)
- 65 urtetik gorakoak (2)
- ekintza berriak (2)
- umore horiya (1)
- kontserbak (2)
- Igeldoko Gaztiak (2)
- Angula ustelak (2)
- oinarriak (1)
- pilota (1)
- Itsas Aurre elkartea (1)
- saridunak (1)
- onditz urruzmendi (1)
- egitaraua (2)
- triatloia (1)
- arropa bilketa (1)
- Herri kirolak (1)
- zeramika (1)
- untzi museoa (2)
- zuhaitz eta zuhaixka azoka (3)
- euskaraldia (2)
- landare (3)
- zuhaitz eguna (1)
- mozorroak (1)
- pilates (1)
- Soziolinguistika Klusterra (1)
- mendizorrotz (1)
- Tximistarri bidea (2)
- krosa (1)
- mendizorrotz guraso elkartea (1)
Egileak
- Karmele Garmendia (265)
- Ainhoa Gorostidi (7)
- Igeldo Herria (223)
- Aitziber Alzua (3)