ATZERA BEGIRA: Emakumeen sokatira taldea aitzindari | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

ATZERA BEGIRA: Emakumeen sokatira taldea aitzindari

(0 iruzkin)

Martxoaren 8a aitzaki, Igeldoko emakumeen sokatira taldea aipatu dute azken Orri Informatiboan. Gipuzkoan sortu zen lehendabiziko taldea izan zen Igeldokoa eta nahiz eta ez zen urte askoan izan (3 edo 4 urte), arrakasta handikoa izan zen. 1977 urteko San Pedro jaietan izan zen lehendabiziko tiraldia. Herriko jaietan xaltxa sor­tzeko asmotan 10 emakume 6 gizonen aurka aritu ziren eta nola ez, emakumezkoak izan ziren garaile (Din Dinen dagoen argazkian ikus daiteke orduko koadrila). Ondorenean hasi ziren herri ezberdinetan emakume sokatiralari taldeak sortzen: Orio, Usurbil, Urnieta, Itziar… eta herri ezberdinetan jaialdiak antolatzen hasi ziren. Aipa­garria izan zen 1978 urteko udazkenean Anoetako frontoian egin zen Txapelketa. Bertan hainbat herritako taldeak izan omen ziren eta jaialdiaren helburua Ikastolak sor­tzeko dirua biltzea izan omen zen. Igeldon ere garai hartan ez zen eskolarik eta herriz herri jaialdiak antolatzen ibili ziren herrian eskola martxan jartzeko dirua bilduz.


Hasiera batean 10 emakumeko taldea osatu zuten, baina denborarekin emakume gehiago hurbildu ziren eta 2 talde ere osatu zituzten. 16 eta 25 urte bitarteko neskak elkar­tzen ziren eta herriko frontoian egiten zituzten entrenamenduak iluntzetan. Mariano Uranga izan zuten entrena­tzaile hasiera batean eta Buena Vistako Patxi ere, gerora. Lizardiko zuhaitz bati soka lotu eta horrela entrenatzen omen zuten, baita Benta Alegre edo Gudamendiko bidegurutzeraino korrikaldiak eginaz ere.
Fama handiko taldea izan zela dudarik ez dago, garai hartako egunkari ezberdinetan elkarrizketak egin baitzizkieten. Esaterako 1979 urteko ekainean Diario Vasco egunkarian argitaratutako orri osoko elkarrizketa, “Las mujeres de Igueldo, pioneras femeninas de soka-tira” izenburupean.

  

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom