Hasierako orrialdea | Igeldo Herriko webgunea Skip to content
Igeldo-ko panoramika 1
Igeldo-ko panoramika 2
Igeldo-ko panoramika 3
Igeldo-ko panoramika 4

Orri informatiboa

Herriko aldizkaria

Azken alea!!!

-----------------------------------------

IGELDOKO
GIDA KOMERTZIALA 2020

-----------------------------------------

IKO: IGELDOKO KOOPERATIBA

-----------------------------------------

TAMAINA HANDIKO TRESNAK: 
ZER ETA NOIZ UTZI?

FURGONETA IBILTARIA

.

Azken berriak

Responsive image

Igeldon gora ta bera gabiltza!

Igeldoko Udalak bultzatuta, hasiera eman zaio Mugikortasunari buruzko parte-hartze prozesuari. Uztailaren 14an egin zen lehenengo bilera eta 21 pertsona bildu ziren parte-hartze prozesuaren berri izateko. Prozesu hau Egia udal-aholkularitzak gidatuko du.
Mugikortasunaren inguruko parte-hartze prozesu honen helburua izango da, Igeldon mugikortasuna (herri barrukoa eta herritik kanporakoa) hobetzeko burutu beharreko ekintza ...

Berria osorik ireki
Responsive image

Ikastaro berriak proposatzeko orain da garaia

2026-2027 ikasturteko ikastaroetan apuntatzeko epea irailean irekiko da eta orain guztia antolatzen ari dira Ieltxo elkarteko kideak. Horregatik, orain da garaia ikastaro berriak proposatzekoa.
Aurreko ikasturtean eskaini diren ikastaroak honakoak izan dira: joskintza, pianoa, trikitixa, panderoa, ingelesa, euskal dantza, yoga, xakea, dantza garaikidea eta min-tzapraktika.
Matrikulazioa iraila hasieran egin beharko ...

Berria osorik ireki

Udazkenean egun pasa antolatzeko asmotan dira guraso elkartekoak

San Pedro jaietan, kros txikia, kalejira txikiak, umeen eguna eta apar festa antolatu zituen Mendizorrotz guraso elkarteak. Orokorrean balorazio positiboa egin du, haur eta gaztetxoen parte hartzea oso ona izan baita.
Bestetik, udazkeneko larunbat edo igande baterako egun pasa bat antolatzeko asmoa dutela jakinarazi dute. Goizean mendi buelta bat egin ...

Berria osorik ireki
Responsive image

A ze giroa larunbatean!

Aurtengo festak borobilak izan dira. Ekintzekin eta musika eskaintzarekin orokorrean asmatu da eta erantzuna ere halakoa izan da. Zopilotes Txirriaus taldeak jende asko erakarri zuen larunbatean eta parrandarako giro bikaina izan zen.

Berria osorik ireki
Responsive image

Zorionak IKO!

Pasa den uztailaren 17an, IKOK 6 urte bete zituen. Eskerrik asko lozorroan zegoen proiektu hau berrabiarazi eta aurrera egiteko indarra atera zuten ausart horiei.
Pandemiak bete-betean harrapatuta ere, ahal zen bezala, lanean jarraitu zutenei.
Eskerrik asko egitasmo honetan sinestu, babestu eta lagundu zuten eta laguntzen duten bazkide guztiei. Baita erabiltzaile ...

Berria osorik ireki
Responsive image

Jubilatuek ere, geldialdia egingo dute udan

Dagoeneko agurtu dute ikasturtea Jubilatuek, baina aurretik hainbat ekintza egin zituzten ekainean zehar. Aipatzekoak dira: Arantzazu-Oñati eskursioa, Kizkitzako ermitara ibilaldia eta San Pedro jaietan egindako kantujira eta dantza emanaldian izandako partehartzea. Maiatzean, San Isidro egunean, Pako Aristiren hitzaldia eskaini zuten. Uztapide eta Xalbador izan zituen hizpide.
Irailetik aurrera berriz izango ...

Berria osorik ireki

.