Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Viewing posts for the category Azaleko Nabarmendua

Eklipseei buruzko saioa Igeldon

«Ekarpena herri dinamiketan egin behar dugu, ezberdin pentsatzen dutenekin elkarlanean»

Xabi Iraola Larraia (1993) igeldoarra Sortuko Koordinatzaile Nagusia da urtarrilaren 24az geroztik, Arkaitz Rodriguezi lekukoa hartuta. Aurrez, Sorturen Herrigintzako idazkaria eta Gipuzkoako idazkaritzako kidea izan zen.

Jai Batzordea proposamenak jasotzeko gogoz dago

Jai Batzordea martxan jarri da dagoeneko San Pedro festekin eta otsailaren 25ean bilera egitekoak ziren ideiak eta proposamenak jasotzeko. Aurrerago izango dira bilera gehiago eta bitartean, emailez ere badago aukera: ttonttorro@gmail.com. Proposamenak jasotzeko gogoz daudela azaldu dute:«Bertan proposamenak luzatu ditzakezue edota aurreko urteetan egin diren eta errepikatzea nahiko zenituzketen ekintzak azpimarratu. Eskatzea libre den moduan, gure esku dagoena egingo dugu».

Herri bideak hizketagai nagusi izan ziren Herri Batzarrean

Urtarrilaren 11n Herri Batzarra egin zuen Herri Kontseiluak. Egungo egoeraren inguruko azalpenak eman zituzten eta Igeldoko Udalaren 2026ko Aurrekontuak ere azaldu zituzten. Martxan dauden bi batzordeetan egiten ari diren lanen berri ere eman zuten.

Irteerak eta antzerkia, Eskolako berriak

Hiruhileko honetan, hainbat egun seinalatu ospatu dituzte Eskolan. San Sebastianekin hasi ziren eta Santa Ageda iritsi zen ondoren. Bertsolaritzako saioetan, koplak prestatu zituzten ikasleek. Herriko jubilatuei ere abestu zizkieten eta ondoren elkarrekin aritu ziren koplak kantari. Azkenik, inauteriak ospatu dituzte. Jarritako gaia: Lanbideak.

Recent Posts

Archive

2026
2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom