Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo kategoria duten postak ikusten: Azaleko Nabarmendua

Udaberri Festa argazkitan

Izen eta logo berria daukate Jubilatuek

Aurreko Orri Informatiboan azaldu zuten bezala, Elkarteko Batzar Na­gu­sia martxoaren 11n egin zuten eta bertan hartutako erabakien berri eman dute. Lehendik jarritako Elkar­tearen izena “Igeldoko Biltokia” aldatu eta “Igeldoko Jubilatuak” izen be­rria jartzea erabaki zuten. Aldi berean, Elkartearentzako logo berria ere aukeratu dute; kolore berdekoa da.
Horrez gain, orain arte egiten diren ekintzekin jarraitzea erabaki dute: ikastaroak, eskursioak, hitzaldiak, ibilaldiak, kantujirak, eta abar.
Bestalde, aktibitateak egiteko lokal edo areto beharra aldarrika­tzea garrantzitsutzat ikusten dute, eskola zaharreko proiektua bultzatuz eta eliz atzeko lokalaren erabilera antolatuz.

Asteburu osoa, abenturaz betea

Gabon eskean ateratako umeekin asteburu pasako irteera antolatu zuen guraso talde batek apirilaren 29tik 30era. Bertizaranera joan ziren eta abenturaz betetako asteburua pasa zuten. Hasteko, Lehen Hezkuntzakoek Bertiz abentura parkean ibiltzeko aukera izan zuten altuerako soka zirkuitoetan. DBH eta Batxilergokoek, Baztango abentura parkeko tirolinak ezagutu zituzten lehenengo egunean, eta bigarrengoan, Bertizko zirkuituak.

Antzerkiak egiten ari dira Eskolan, hainbat gai landuz

Aste Santuaren ondoren, apirilaren 17an bueltatu ziren Eskolara ikasle eta irakasleak azken hiruhilekoari ekitera.
Azaldu dutenez, nahiz eta tarte motza izan, lan pila egiten jarraituko dute eta gela gehienetan, ipuinak, unibertsoa, historia landuaz antzerkiak egingo dituzte.

Euskaraz jolasteko bultzada

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak Parketarrak izeneko programa eskaini zuen Igeldon. 6-9 urte bitarteko haurrek hiru saio jaso zituzten martxoan eta gustora hartu zituzten egindako jolasak. Programa honen helburua da parke eta jolaslekuetan euskaraz jolasteko ohitura indartzea.
Programa hau martxoan, maiatzean eta urrian egiten da eta 3-5 urte bitarteko haurrei eta gurasoei eskainitako jolasak ere izaten dira. Aurrerago txikienei zuzendutako saioak eskaintzeko aukera aztertzen ari dira.

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom