Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo kategoria duten postak ikusten: Azaleko Nabarmendua

Igeldotarren %85a Entitate Txikia sortzearen alde

Apirilaren 14an herri galdeketa egin zen Igeldon Toki Entitate Txikiaren inguruan. Parte hartzea %47koa izan zen; 984tik 462 herritarrek eman zuten botoa eta horietatik 391k (%85) Entitate Txikia sortzearen alde bozkatu zuen. 65 herritarrek bozkatu zuten kontran (%14). Gainerakoan, 4 boto txuri izan ziren eta 2 nulo.

HERRI GALDEKETA IGELDON

Apirilaren 14an igeldotarrok aukera izango dugu Toki Entitate Txikia sortzea nahi dugun edo ez erabakitzeko. Azken urte hauetan Donostiako Udalak eta Igeldoko Herri Kontseiluak adostu duguna balorean jartzeko momentua izango da.  Donostiako udaleko ordezkari politikoen gehiengo zabalarekin onartu ondoren, orain, proposatu denari Igeldoko herritarrek babesa erakustea garrantzitsua da. Igeldok egitura administratibo berri bat izango du eta orain arteko ibilbidean beste urrats garrantzitsu bat gehiago izango da; gure ustetan, Igeldoko egoera hobetzeko oso baliagarria izango dena. Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiegu prozesu honetan bidelagun izan ditugun Siadeco elkarteko kideei eta Udal teknikariei.

ARKAITZ ETXEBESTE LIZARAZU: «Urtebetean prestatu eta 10-12 urtez aizkoran dabiltzanekin lehiatzea krixtona izan da!»

Arkaitz Etxebestek (Igeldo, 1994) aizkorako ibilbidea abiatu berri du. Urrezko Binakako Txapelketan debutatu du Iker Vicente bikote duela. Hasiera bikaina izan du eta finala jokatzeko sailkatu da. Azpeitian izango da finala otsailaren 25ean (elkarrizketa lehenago egina da). Joxe Etxebeste aizkolari ohiaren semea izaki, etxean du ibilbide berri honetako bidelaguna. Nolako egurra, halako ezpala. 

Ados al zaude Igeldoko Toki Entitate Txikia sortzearekin?

Apirilaren 14an izango da galdeketa Igeldon. Aurretik, martxoaren 17an, Herri Batzarra egingo da azken pausoak azaltzeko eta zalantzak argitzeko. 

Autobusa zazpietan

Herri Kontseiluak hainbat bilera egin ditu Dbusekin egungo egoera hobe­tzeko eskatuz. Eskaeren artean Igeldoko lehenengo autobusa aurreratzea zegoen eta proba moduan zerbitzua jarria dago urtarrilaren 18tik. Lehenengo autobusa 7:00etan ateratzen da Igeldotik. Ekainaren 22ra arte izango da probaldia. 10 bidaiariko media eskatu dute mantentzeko.
Bestalde, zerbitzua hobetzeko eta ezarrita duten ordutegia bete­tzeko eskatuz jarraitzen du Herri Kontseiluak.

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom