Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: martxoa, 2020

Artea lantzen ari dira Eskolan

Bigarren hiruhileko honetan, “Artea nonahi” lan proiektuarekin hasi dira Eskolan eta hainbat ekimen egin dituzte proiektuarekin lotuta.
Alde batetik, Lehen Hezkuntzako ikasleek Chillida Lekura eta San Telmo museora bisitak egin dituzte. Bestetik, 4-5 urteko gelan txoko berriak antolatu dituzte irudimenari bidea emateko: harrien txokoa, txotxongiloen txokoa, buztin txokoa, egur txokoa, ohol kulunkaria jarri… Eta azkenik, Inauteriak ere artearekin lotuta ospatu dituzte. Artearekin lotutako pertsonaiak izan dira nagusi Inauterietako ostiralean Eskolan: margolariak, musikariak, sukaldariak, pailazoak…

Igeldon ere San Silvestrea!

Igeldon ere urteari agurra emateko guraso talde batek abenduaren 31 goizaldean korrika saio bat egin zuen, herri askotako ohiturarekin bat eginez, Igeldoko San Silvestrea eginez. Korrika saioaren ondoren, plana borobiltzeko, marianitoarekin topa egin zuten.
Aurtengo urte berriari begira, korrikazaleen kopurua bikoiztea jarri zuten helburu. 2019 urtean 8 pertsonak parte hartu zutenez, 2020 urtean gutxienez 16 pertsonako taldeltxoa osatzea alegia. Oraindik goiz da aurrerapenak egiteko, baina Igeldoko San Silvestrea irekia izatea nahi da, beraz inskripziorik gabea. Goizean egitearen arrazoi nagusia, arra­tsaldean Igeldon eskean ateratzen delako da.
Beraz badakizue, urtea hasi berri dugun arren, amaitu ere azkar egiten da eta bukaera hurbildu ahala, berotu motorrak eta parte hartu!!!

Gabonak pasata, irteerari begira

Urtero bezala, urteari amaiera emateko, Kixmi aisialdi taldea eskean atera zen abenduaren 24 eta 31n. Kixmitarrak oso pozik daude bi eskeetan izandako parte hartzeagatik eta eskerrak eman nahi dizkiete bai haur, guraso eta herrikide orori urtero jartzen den gogoagatik. Bertan ateratako diruarekin, urtarrilaren lehengo asteburuan 16 urtetik gorako pertsonekin afaria ospatu zen Etxe Nagusi tabernan, bertan 20 lagun inguru bertaratu zirelarik.

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom