Robotika, Pilates eta Hipopresiboak aurtengo berritasunak | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Robotika, Pilates eta Hipopresiboak aurtengo berritasunak

(0 iruzkin)

Ikastaroak martxan dira. Ikasturte honetan, 12 ikastaro izango dira eta 113 ikasle. Lekua egonez gero, izena eman daiteke oraindik.

Urriarekin batera, ikastaroak hasi dira martxan. Denera, 12 ikastaro izango dira ikasturte honetan eta horietatik hiru, berriak dira: Robotika, Pilates eta Hipopresi­boak. Ikasleei dagokienean, 113 lagun ariko dira klasek jasotzen.

Yogan, hiru talde
Yogak sekulako arrakasta izan du aurten eta talde bat gehiago osatu da; hori horrela, hiru talde izango dira. Iazko irakasleak jarraitzen du, Aline Loitzenbauerrek eta horrek eragina izan du, jendea oso gustora aritu baitzen iaz.

Gitarran, txikien taldea
Aurten, txikien taldea ere sortu da gitarran. Lehenengo mailako bi ume apuntatu dira eta kasu honetan, ordu erdiko klaseak jasoko dituzte.

Sei irakasle berri
12 ikastaro horietan, 11 irakasle ariko dira lanean eta sei berriak dira: Steve Taylor (inglesa), Naiara Egaña (pianoa), Maialen Lagos (zumba), Joxe Caballero (pilates), Mikel Echeverria (robotika) eta Laura Izagirre (hipopresiboak).
Gainerakoak: Iker Dorronsoro (trikitixa), Aitziber Gabilondo (panderoa eta musika tailerra), Aiora Etxebeste (euskal dantza), Alvaro Modrego (gitarra) eta Aline Loitzenbauer (yoga).

Lekua egonez gero, apuntatzeko aukera
Ikastaroak martxan izan arren, lekua egonez gero, apuntatzeko aukera dago. Hiru bide daude:
- Kultur etxetik pasa: astelehenetik ostegunera (15:30-19:30) eta ostiraletan (10:00-14:00).
- Telefonoz deitu: 943 313030 / 606 311 734
- Idatzi helbide hauetara:
herrikontseilua@gmail.com edo ieltxokulturelkartea@ymail.com.

Akuarela saio irekiak, asteazkenetan
Garai batean akuarela ikastaroa egin zen eta orduan ibilitako herritar batzuk elkartu eta saio irekiak egitea pentsatu dute. Asteazke­netan elkartzen dira kultur etxean. Ez da irakaslerik izango.
Horretaz aparte, Badira borondatezko saio edo tailerrak ere: On­gi­zate Tailerra eta Mintzapraktika.
Aurtengo ikastaroak Ieltxok, He­rri Kontseiluak eta Guraso Elkar­teak antolatu dituzte elkarlanean.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom