Igeldotarren %85a Entitate Txikia sortzearen alde | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Igeldotarren %85a Entitate Txikia sortzearen alde

(0 iruzkin)

Apirilaren 14an herri galdeketa egin zen Igeldon Toki Entitate Txikiaren inguruan. Parte hartzea %47koa izan zen; 984tik 462 herritarrek eman zuten botoa eta horietatik 391k (%85) Entitate Txikia sortzearen alde bozkatu zuen. 65 herritarrek bozkatu zuten kontran (%14). Gainerakoan, 4 boto txuri izan ziren eta 2 nulo.

Herri Kontseiluak balorazioa egin zuen biharamunean:

Atzo, apirilak 14, Igeldo toki Entitate Txikia izatea nahi dugun edo ez erabakitzeko aukera izan genuen igeldotarrok. Eta hasteko, eskerrak eman nahi dizkiegu bozkatzera etorri ziren 462 herritarrei.

Emaitzei dagokienean, positiboki baloratzen dugu 462 bozka horiek jaso izana. Urte hauetan zehar hainbat batzar eta bilera egin ditugu, lanketa handia egin da, jendea gerturatu da, baina prozesu osoan konturatu gara askorentzat arrotza egiten zaiela oraindik Entitate Txikiaren kontua. Zaila egiten zaie zer izango den irudikatzea. Hori horrela, eta galdeketa ez zela loteslea kontuan izanik, benetan baloratzekoa egiten zaigu 462 herritar horiek atzo beraien iritzia ematera gerturatu izana.

Horrez gain, urte hauetan egindako batzar eta bileretara jendea gerturatu da, baina atzo galdeketara gerturatu zen jende asko batzarretara etorri gabea zen. Parte hartzea anitza izan zen eta hori ere oso baloragarria egiten zaigu.

Noski gero eta parte hartze handiagoa izan hobe dela, baina aurrez esandako guztiagatik, balorazio positiboa egiten dugu.

Honek guztiak eta %85ak Entitate Txikiari baiezkoa eman izanak, pisua eta indarra ematen digu bide honetan pausoak ematen jarraitzeko. Entitate Txikia sortu eta oraindik jorratu ez diren eta guretzat garrantzitsuak diren eskumenak landu eta Udalarekin adosteko

Orain, Foru Aldundiaren erabakiaren zain geratzen gara eta behin Entitate Txikia martxan jartzen dugunean ziur gaude bat egingo duten herritarrak gehiago izango direla, tresna baliagarria izango baita Igeldoren egoera hobetzeko.

Bukatzeko, antolaketari lotuta, Herri Kontseilua lanean jarraitzeko prest dago Entitate Txikiaren sorreran. Behin Foru Aldundiak Igeldoko TET eratzen duenean, gestora bat izendatuko da hurrengo Udal Hauteskundeak bitarte hau guztia martxan jartzeko eta Herri Kontseilua prest dago gestora horren parte izan eta egin behar diren lanak egiteko, orain arte egin duen bezala.

IGELDOKO HERRI KONTSEILUA

2024/04/15

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom