ATZERA BEGIRA: Festa garaian | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

ATZERA BEGIRA: Festa garaian

(0 iruzkin)

Udan sartzearekin batera festa usaia izaten dugu herrian. Iazko urtean pena handiz ezin izan genituen ospatu. Aurtengoan, kultur-ekitaldi batzuk izan ditugu, baina faltan bota ditugu plazako erromeriak eta dema plazako harri-mugimendu hotsak. Atzera begirako atal honetan aspaldiko argazki pare bat dakarzkigu oraingoan. Aurtengoen faltan, aspaldikoei begira konformatu behar!

1985 urtekoa da. Herriko jaietako ohiko ekintza. Dema plaza bueltan jendea adi. Baina ezta ez idi ezta zaldi demarik, gizon-proba baizik. Alex Baldak 16 urterekin egin zuen erakustaldiari begira dago jendea, harri txikiarekin marka jartzeko egin zuena.

Ez dakigu ziur noizkoa den, ezta San Pedro jaiak izango ziren ala beste jaialdiren batekoa izango den. Orain dela 60 edo 70 urtekoa izan daitekeela kalkulatzen dugu, 1950-60 hamarkadatakoa. Erromerian, dantza sueltoan dabiltzala ezin ukatu, Igeldon hainbeste maite dugun fandango edo arin-arina dantza­tzen, Jaaaa!

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom