Din-Din Elkartea zabalik berriro | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Din-Din Elkartea zabalik berriro

(0 comments)

Eusko Jaurlaritzaren aginduei jarraituz, ekainaren 25ean ireki zen Din-Din elkartea. Juntako kideek adierazi dutenaren arabera, garrantzitsua da bertan azaltzen diren arauak ongi betetzea elkartearen erabilera egokia bermatzeko. Eta bereziki azpimarratu nahi izan dute bazkidea dela erabateko arduraduna, bai sukaldeko lanean eta baita zerbitzari lanean ere. Sukaldean uneoro musukoarekin egotea beharrezkoa dela eta uda garaia izanik debekatua dagoela kanpora mahaiak eta aulkiak ateratzea. Hala ere, bete beharreko araudi guztia elkartean bertan jarrita dago, guztientzako ikusgarri.

Bestalde, elkartean kamarak jarri direla ere aipatu dute, nahiz eta bazkide guztiak jakinaren gainean dauden gai honen inguruan. Azkeneko batzarrean hala erabaki baitzen eta orain, bazkide guztiei aurrez adierazi ondorenean, gauzatu dute. 

Azkenik, adierazi dute hurrengo batzarra uda ostean egiteko asmoa dutela, uda garaian jendea kanpoan izango dela aurreikusten baitute. 

Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

required

captcha

required

Recent Posts

Archive

2026
2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom