Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: maiatza, 2021

Hasi dira festak antolatzen

Jai edo ospakizunek garrantzia handia dute herrietako bizitza sozialean. Herria kohesionatu eta balio batzuen baitan ongi pasatzeko funtsezko egunak izan ohi dira. Lehengo urtean “konfinamendu” luze baten ostean etorri ziren herriko jaiak eta ia ezer ere egiterik ez zen izan. Aurten, Ttonttorro jai ba­tzordeko kideek ez dute egoera errepikatzerik nahi eta ekintza ezberdinak antolatzeko asmoa dute. Jada bilera batzuk egin dituzte eta aurrera begira ere gehiago burutuko dituzte. Dena dela, ekintzak antolatzea ez dela erraza izango azaldu dute, Udalak oso neurri zorrotzak jarri baititu eta diru laguntza dezente murriztu baitu. Ttonttorro jai batzordea beste jai batzorde batzuekin batera gaia lantzen ari da eta Udalak jarrera aldatzen ez badu mobilizazioak deitzeko aukera aztertzen ari dira.
Egoera ikusirik, jaiak burutu nahi baditugu herritar guztion konpromisoa beharko dugula azpimarratu nahi dute jai batzordeko kideek. Horrela, bileretan edota ekintza zehatzen antolaketan parte-hartzeko deia luzatu dute. Beraiekin harremanetan jartzeko: ttonttorro@gmail.com

Negoziaketa faseari begira, herritarren laguntza eskatu du Herri Kontseiluak

Herri mailan TET gaia lantzeko Batzorde bat dago, irekia, eta indartu beharra ikusten dute: «arlo ezberdinetan egin beharko da lan».

Gudamendi eta Etumeko bizilagunen eskaerak jaso ditu Herri Kontseiluak

Gudamendi bidean argiteria jartzea eta Etumeko egoerari konponbidea ematea dira bertako bizilagunen eskaera nagusiak.

Igeldoko emakume taldea osatu da

Martxoaren 8aren aitzakian azken urteetan herriko hainbat emakume elkartzen direla eta, urtean zehar ere feminismoaren inguruan hausnartzeko taldetxo bat osatu dute. Talde irekia dela adierazi digute eta beraien asmoa herriko adin ezberdinetako emakumeen elkargunea izatea da. Urtean zehar deialdi ezberdinak antolatzeko asmoa dute, emakume izatetik dituzten kezka, ideia edo hausnarketak konpartitzeko.
Bestalde, Martxoaren 8aren inguruan herrian gaia bistaratzeko, zenbait pankarta eta kartel ezarri zituzten bezperan eta egunean bertan Donostiako manifestaziora joan ziren elkarrekin.

Sutea Mikel Arrillagaren ikuiluan

Apirilaren 15an izan zen, arratsaldez eta kixkalita gelditu zen ikuilu osoa. Mikelengana hurbildu da Orri Informatiboa berarekin hitz egiteko eta erabat jota gelditu zirela adierazi du. Barruan, idi-parea, oilo ba­tzuk eta txakurrak zituzten eta ezin izan zuten ezer egin, nola erretzen zen ikusteaz aparte: «Eta horrek tristura handia sortzen dizu, inpotentzia, zerbait egin nahi eta ezin». Suhiltzaileak arratsalde osoan zehar aritu ziren sua itzali nahian, udal­tzainak eta ertzainak ere hurbildu ziren. Orain ikertzen ari direla azaldu du, suaren zergatia jakiteko. Bestalde, Herri Kontseilua zein herritar anonimo asko ere laguntza eskaintzera inguratu zaizkiela azaldu du eta benetan eskertzekoa dela jaso duten elkartasuna: «askok etxeko atea jo, ikuilura bertara azaldu edo harategira ere etorri izan zaizkit laguntzeko prest, eta esker­tzekoa da». Orain berriro ere, negu alderako aterpea prestatzeko asmotan dabilela adierazi du eta bitartean ganadua larrean izango duela, urte-sasoiari esker.   

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom