Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo egilearen postak ikusten: Karmele Garmendia

Organikoaren edukiontziak jarri dituzte Igeldon

Igeldoko lau gunetan, hondakin organikoa jasotzeko edukiontziak jarri ditu Donostiako Udalak. Zehazki, honako lau puntutan jarri dituzte: Iturrietan, Kaxkoan, Buena Vistan eta Leku Ederren.
Pasa den ostegunean jarri zituzten eta erabilgarri daude dagoeneko. Horretarako, herritarrek txartela eskatu behar dute eta etxera bidaltzen zaie ondoren. Txartela eskatzeko, hona deitu behar da: 010 edo 943481000.

Igeldo konfinamenduan

Orri Informatibo berezia argitaratu dute maiatzean. Herrian eta inguruan koronabirusaren kontua besterik ez dugun honetan, Orri Informatiboko kideek ere, originalak izan, eta gai horixe lantzea erabaki dute. Lehenengo orrietan herriko berriak bildu dituzte eta ondoren, erreportaje bat osatu dute egoera hau Igeldon izaten ari den eragina azalduz. Horretarako, herriko zientzialari, osasun eta gizarte langileak, autonomoak, ostalariak, baserritarrak eta bestelako herritarrak elkarrizketatu dituzte. Pare bat iritzi artikulu ere bildu dituzte.

Festetako argazki lehiaketa martxan dago

Koronabirusak baldintzatutako egun hauetan, aurtengo jaietako argazki lehiaketa martxan jartzea erabaki du Jai Batzordeak. «Denentzako egoera aldrebesa den arren, printzipioz urtero bezala jaiak antolatzeko asmoa dugu», gaineratu dute.
Hori horrela, argazki lehiaketan parte hartzeko arauak edo irizpideak gogorarazi dituzte:

- Gaia: Igeldorekin zerikusia duen argazki, marrazki, montaje edo collage.
- Argazkiaren tamaina 14,85*21cm-koa izan behar du.
- Argazkia aurkezteko email honetara bidali: ttonttorro@gmail.com

Aberri Eguna 2020: Igeldotik ere Euskal Herria batera

Zaintza sarea osatzen

Koronabirusak sortutako egoeraren aurrean, zaintza sareak sortu dira hainbat herri eta txokotan egoerak eragin ditzakeen zaintza gabeziei aurre egiteko. Ekimen hori Igeldora ere iritsi da. Herri Kontseiluak abian jarri nahi du sarea eta honako deialdia zabaldu du: "Herri gisa erantzuteko egunak dira. Berekoikeria eta lehiaren aurrean modu kolektiboan jarduteko egunak. Zaintza erdigunean jarri eta arduraz jokatzeko unea da. Koronabirusa ez zabaltzeko neurriak hartu behar ditugu eta aldi berean, herritarron beharrak asetu eta ongizatea mantentzea bermatu behar dugu. Horretarako, bolondres sare bat osatzen ari gara behar duenari ahal den neurrian laguntza eskaintzeko. Kontziente gara, hurrengo egunetan behar ezberdinak egongo direla (erosketak egin, adin txikikoen zaintza, medikamentuak, bestelakoak…). Segurtasun neurriak hartuta eta osasun arloko profesionalen irizpideak kontuan hartuta jokatuko dugu. Laguntzeko prest bazaude edo laguntza behar izanez gero jarri gurekin harremanetan". 

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom