Igeldoko Kooperatiba langile bila dabil irekitzear den dendarako | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Igeldoko Kooperatiba langile bila dabil irekitzear den dendarako

(0 iruzkin)

Igeldoko Nekazal Kooperatibak apirilean irekiko du salmenta gunea eta 3 langile behar ditu. Perfil heterogeneoa duten pertsonak behar ditu, askotariko lanak egiteko gai direnak. Kooperatibatik adierazi dutenez, ezinbestekoa izango da Kooperatibako proiektuaren printzipio ideologiko eta filosofikoarekin bat egitea, egitasmoarekiko konpromisoa adieraztea eta traturako erraztasuna izatea. Lanpostuak honakoak izango dira: 2 lanpostu astean 20 ordukoak eta lanpostu 1 astean 30 ordukoa. Astelehenetik larunbatera egin beharko da lan (larunbatak txandaka). Dendaren ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:30-13:30/17:00-20:00; eta larunbatetan 09:30-13:30.

Interesatuei curriculumak bidaltzeko dei egiten diete Kooperatibako kideek. Otsailaren 14ra bitarte jasoko dituzte. Helbide honetara bidali behar dira: igeldokoop@gmail.com.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom