Utzikeria, agerian | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Utzikeria, agerian

(0 iruzkin)

Donostiako Udalak Igeldon daukan utzikeria begi bistakoa da: errepide eta herri bideetan zuloak, argirik edo urik gabeko guneak, hondakinak jaso gabe, bide bazterrak garbitu gabe, segurtasunik gabeko guneak…
Zerbait egitea lortzen bada, behin baino gehiagotan abixatu delako izaten da eta Herri Kontseilua nazkatuta dago egoerarekin. Hori horrela, utzikeriaren inguruko txosten bat prestatzea erabaki du. Ondoren, txosten hori Udal Erregistroan aurkeztuko du.

Herritarren laguntza
Txostena prestatzeko, informazioa bil­tzen ari da orain eta Igeldoko txoko guztietara iristen ez denez, herritarrei laguntza eskatzeko aprobetxatu nahi du Orri Informatibo hau. Azaldu dutenez, nahikoa da argazki bat atera eta hitz gutxitan egoeraren berri ematea. Ondoren, helarazi. Aukera desberdinak daude: herrikontseilua@igeldo.eus/ Itsas Aurreko buzoian utzi/ Herri Kontseiluko kideren bati edo herriko dinamizatzaileari eman.

  

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom