Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo kategoria duten postak ikusten: Azaleko Nabarmendua

42 bikote lehian, Neguko Pala Txapelketan

Iazkoa baino arrakastatsuagoa izaten ari da aurtengo Neguko Pala Txapelketa. Denera, 42 bikote dabiltza lehian: lehenengo mailan 6 bikote, bigarren mailan 26 eta nesketan 10. Azaroaren 22an hasi zen txapelketa eta apirilaren 3an bukatuko da. Bitarte, horretan, ostiralero jokatuko dira partiduak (18:30etatik aurrera). Azaroa eta abenduan, larunbat goizetan ere jokatu dira.

Irekiera gero eta gertuago

Kooperatibako irekiera gerturatzen doa eta bitarte honetan, erabakiak hartu eta bitartekoak jartzea beharrezkoa dela adierazi dute Kooperatibako kideek. Horretan dabiltza: eraikineko obren azken ikutuak, altzairuak montatu, hornitzaileak zehaztu, dendako ordenagailua programatu, eraikinaren dekorazioa landu, langileen hautaketa prozesua abiatu,...

Kontzertu ederra, hamasei urteko ibilbidea bukatzear direla...

Joan den azaroaren 16an, Igeldoko Lezkarri Abesbatzak kontzertua eman zuen herriko eskolako aretoan. Oraingoan, Zumaiako “Beheko Plaza” abesbatzakoak izan zituzten lagun. Joan zen urtean, Zumaian egiten duten Olagarru egunean abestu zuten Lezkarriko kideek. Orduko hartan, kalez kale ibili ziren elkarrekin kantatzen giro alaitsuan, eta ondoren, lagunarteko bazkari ederra egin zutela azaldu dute.
Herriko kontzertuari dagokionean, Lezkarriren emanaldia sei abestiz osatua izan zen, eta zumaiakoek, zortzi eskaini zituzten. Bukatzeko, “Goizian argi hastian” eta “Nerea izango zen”, elkarrekin abestuaz osatu zuten ekitaldia.
Lezkarrikoek emanaldiaren balorazioa egin dute: «Ikustera gerturatu ziren herritarrak pozik azaldu ziren kontzertua bukatu ondoren, nahiz eta gutxi izan hauek. Publikoaren gehiengoa, kantatzen genuenokin osatua zegoen: Zumaiatik 33 pertsona etorri ziren eta Lezkarrikoak 17 lagun ginen. Gero lagunarteko giroan, Lezkarrikoek Din-dinen antolatutako afari ederrarekin bukatu genuen».

Euskara bizi-bizi, Igeldon

Euskararen Egunaren bueltan, ekintzak antolatu dira Igeldon eta bertan, euskara bizi-bizirik egoteaz gain, hizkuntza bizia dela ere erakutsi dute. Zinea, ipuin kontaketa, Euskaldun Peto lehiaketa, triki-pintxo-poteoa eta zunba egin dira asteburuan zehar. Gerturatutakoek gogotik gozatu dute!

EH Bildu izan da bozkatuena, Igeldon

Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetan 569 igeldotarrek (%68,06) eman dute botoa eta EH Bilduk lortu ditu boto gehien: 253. Hurrengo alderdi bozkatuena EAJ-PNV izan da 133 botorekin. Atzetik geratu dira PP 55 botorekin, Unidas Podemos 50 botorekin, PSOE 49 botorekin, Ciudadanos 7 botorekin, Vox 7 botorekin eta PACMA 4 botorekin. Boto txuriak 8 izan dira eta baliogabeak 3.

Azken postak

Artxibategia

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom