Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo kategoria duten postak ikusten: Azaleko Nabarmendua

Martxan da herriko whatsapp taldea

Maiatzaz geroztik, martxan da herriko whatsapp taldea. Herri Kontseiluak sortutako taldea da herriko zerbitzu eta eskaintzen informazioa zabaltzeko helburuarekin; herritarrak ahalik eta informatuen edukitzeko. Talde horretan ezin du inork idatzi, informazioa jasotzeko besterik ez da. Momentuz, 276 herritar daude taldean. Norbaitek interesa izango balu eta taldean sartu nahiko balu, Herri Kontseiluarekin harremanetan jartzeko eskatu dute: herrikontseilua@igeldo.eus edo 943313030/606311734.

Bukatu da Neguko Pala Txapelketa

II. Neguko Pala Txapelketa amaitu da. Egoerak hala baldintzatuta, aurreikusi baino dezente beranduago bukatu da. Uztailaren 11n, larunbatean, ondorengo bikoteek jokatu zituzten finalak eta emai­tzak hauexek izan ziren:
1go maila: Loidi-Eskudero 30/ Aizpuru-Zabala 21.
2. maila: Endika-Josu 30/Arregi-Urreaga 26.
Neskak: Izagirre-Garate 25/Osa-Gonzalez 10.
Txapelketa arrakastatsua izan dela azpimarratu dute antolatzaileek. Orotara 42 bikotek jokatu dute. Lehenengo mailan 6 bikote aritu dira, bigarren mailan 26 eta nesketan 10.

HAUTESKUNDEAK: Igeldoko emaitzak

   

Jaietako datetan hainbat ekintza egin dira

Jaiak iritsi eta aurten ez da suziri eta danbatekorik izan. Ez eta hainbeste desio genituen bestelako ekintzarik ere. Covid-19ak gizarte osoa hankaz gora jarri du eta jaiak ere erabat baldin­tzatu ditu. Jai Batzordeko kideek maia­tza erdialderako hartu zuten jada jaiak betiko formatuan ez antola­tzeko erabakia.
Esan bezala, jaietako ekintza esanguratsuenak ez dira egin, baina formatu txikiko ekintza ezberdinak egin dira. Esaterako, eskeko koadrila aurten ez da etxez-etxe kantuan eta dantzan aritu, baina San Juan bezperan eta Santa Ixabel egunean elkartu dira. San juan bezperan, plazan bertsoak bota zituzten eta dantza egin ostean, elkarrekin afaldu zuten. Santa Ixabel egunean aldiz, elkarrekin bazkaldu zuten eta eguraldi txarra zegoenez, frontoian dantzan aritu ziren.

Guraso eta familiak ez dira geldirik egon

Covid-19ak sortutako egoerara egokitu egin behar izan dute guraso eta familiek ere, eta saiatu dira ahal ziren ekimenak aurrera eramaten. Ikasturte bukaerako jaialdiari dagokionean, ez dute ohiko agur jaialdirik egin, baina gurasoak ez dira geldirik egon. Agurrak antolatu dituzte gelaka eta ekainaren 18an, 6.mailakoei ere egin zieten jaialdi moduko bat, agurtzeko.

Azken postak

Artxibategia

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom