Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo kategoria duten postak ikusten: Azaleko Nabarmendua

ATZERA BEGIRA: Gudamendiko “tiro-pitxoi”-ko langileak

Ezaguna eta fama handikoa izan zen garai batean Gudamendiko “tiro-pitxoia”. Mugimendu handia izaten zen eta bertan jende dirudun eta famatua elkartzen zen arren, lanean herriko mutil gazte asko aritu izan ziren. Batzuk pistaren azpialdean egiten zuten lan, usoak kaioletan jartzen. Beste batzuk berriz, hildako usoak biltzen ibiltzen ziren korrika pistan. Azken hauei korrikalariak deitzen zitzaien. Negu garaian larunbat arratsaldero izaten ziren tiraldiak eta Probintzi edo Euskal Herri mailako tiraldiak izaten ziren. Uda garaian berriz, ospe handiagoko tiraldiak izaten ziren, Mundu mailakoak, eta atzerritar jende ugari biltzen zen. Honako bi argazki hauetan, lanean aritzen ziren herriko mutil gazte koadrilak ageri dira, ea asmatzen duzuen zeintzuk diren argazkian ageri diren gazte horiek. Kontuan izanik 1940-50. hamarkadetako gazteak direla. Gabon jaietako afal edo bazkal osterako badugu zer hitz-egina! 

ATLETISMOA - EKAIN CAMARERO: «Esperientzia onak gordetzen eta markak jaisten jarraitzea da helburua»

Ekain Camarero atletak 16 urte ditu eta Euskadiko txapelduna da 18 urtez azpikoen mailan 100 eta 60 metroko probetan. Jakintza klubeko kide da hasieratik eta hiru urte daramatza atletismoan.

Egindakoaren errepasoa

Ikasturtearen lehenengo hiruhilekoa bukatzear da eta egindakoaren errepasoa bidali diote Orri Informatiboari Eskolatik. Halaxe adierazi dute:

Etumeko bidea kolokan, euriteek eragindako kalteen ondorioz

Abendu hasieran izandako euriteen eraginez, Etumeko bidea kolokan dago. Abenduaren 7an lurjausia izan zen eta bidean sekulako zartadura eragin zuen. Udalak segurtasunerako hesiak eta seinalizazioa jarri zituen, baina obraren inguruan galdetuta, Herri Kontseiluari azaldu diote lursail guztiak pribatuak direla eta Udaleko mantenu sailetik ezin dutela ezer egin.

Espaloiaren beharra, agerian

Hainbat herritarrek ekimen bat burutu zuten igande eguerdian kaxkotik kanpinerako bidean. Ekimenaren helburua izan zen zati horretan sortzen diren arrisku egoerak agerian uztea eta espaloiaren beharra aldarrikatzea. Halaxe adierazi dute Herri Kontseilutik: «Urteak daramatzagu Igeldoko herritarrok kaxkotik kanpinerako tartean espaloiaren beharra aldarrikatzen. Eta orain arte Donostiako Udalak ez die jaramonik egin Herri Kontseiluak eginiko eskaerei. Azken aldian Igeldon izaten den jende uholdea dela eta, are eta beharrezkoago ikusten dugu espaloia egitea. Oso egoera arriskutsuak sortzen dira askotan. Izan ere, aldi berean pilatzen dira errepidean oinezkoak, bizikletak, kotxeak, autobusak, autokarabanak... Udalak lehenbailehen gaiari heltzea nahi dugu eta eskaera historiko honi behingoz erantzutea».

Azken postak

Artxibategia

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom