Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo kategoria duten postak ikusten: Azaleko Nabarmendua

Memoria lantzeko ikastaroa, martxan

Jubilatu elkarteak ikastaro berria jarri du martxan: memoria lantzeko ikastaroa. Martxoaren 4ean hasi ziren eta astean behin izaten da saioa (ostegunetan) goizeko 11:00etatik 12:30etara kultur etxean. 

Bigarren ebaluazioa ziztu bizian dabil

Urte berriarekin erronka berriak abiatu dituzte eskolan eta bigarren ebaluazio honetan, gure izateari lotutako gaiak lantzen ari dira. Proiektuari “G-eureka!” izena jarri diote, eta zer garen, nola garen eta nondik gatozen aztertzen ari dira.
Gela bakoitzeko ikasleak zertan ari diren ere azaldu dute:
3. zikloko 14 Birusak materia eta energiaren propietateak aztertzen ari dira, eta laster esperimentu desberdinak egiten hasiko dira. 2. Zikloko Surflariak, berriz, izaki bizidunak lantzen ari dira. Horri lotuta, eta azken bi urteetan egin den bezala, eskolara Danio arrainak itzuli dira. Arrain hauen eboluzioa behatuz informazio aberatsa biltzea dute helburu.
1. zikloko Panterak beraien bizitzaren eboluzioa aztertzen ari dira, jaio zirenetik bizi izan dituzten aldaketak aztertuz, eta etorkizunari begira ere jarri dira, nolakoak izango ote diren hausnartuz. 4 eta 5 urteko Saguzarrak zentzumen desberdinak lantzen aritu dira, jolas desberdinak ardatz harturik, eta oso ongi pasatzen ari direla esan dezakegu. Eta azkenik, 2 eta 3 urteko Suhiltzaileak emozioak lantzen ari dira “Koloretako munstroa” ipuina ardatz hartuta.

«Errespetatu eta zaindu Igeldo!»

Herri Kontseiluaren ekimenez, zabor bilketa egin zen atzo (otsailak 21) Igeldon. Denera, 80 bat lagunek egin zuten bat ekimenarekin eta herritarren erantzuna sekulakoa izan zela adierazi du Herri Kontseiluak, denei eskerrak emanez. Ekimenaren inguruan, berriz, honakoa adierazi du: «Azken aldian, konfinamendu perimetralak eta segurtasun neurriak tarteko, jende asko etortzen da Igeldora. Arazoa da horietako batzuk zaborra edonon botatzen dutela eta ingurua penagarri uzten dutela. Herritarrak oso kezkatuta gaude eta horren aurrean, zabor bilketa egitea pentsatu genuen. Ekimenarekin agerian utzi nahi izan dugu Igeldon gertatzen ari dena, hau da, zabor ugari pilatzen ari dela bide baztarretan, zelaietan, arroka inguruetan, kaxkoan...».

Zenbaki sariduna: 7023

Gabonetako saskiaren zozketa egin da (urtarrilaren 22ko ONCEko zozketako azken lau zenbakiak). Antolatzaileek jakinarazi dute zenbaki sariduna 7023a izan dela eta saskiak baduela jabea dagoeneko: Aritz Branton donostiarra. 

Jubilatu guztien partez, eskerrik asko!

Igeldoko Jubilatuen Elkarteak jubilatu guztien izenean eskerrak eman nahi ditu Zaharren Egunaren harira herriko jubilatu guztiei etxera banatu zitzaien detailetxoagatik. «Urteroko jaia ospatzea ezinezkoa zela ikusia zen baina etxez-etxe jubilatu guztiei oparia banatzea lan ederra izan da eta eskertu beharrekoa», diote.

Azken postak

Artxibategia

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom