Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo egilearen postak ikusten: Karmele Garmendia

Garagardo Azoka berezia, aurten ere

Aurten ere, ohikoa ez den Garagardo Azokaz gozatzeko aukera izango da Igeldon. Abuztuaren 23, 24 eta 25ean izango da. Azoka berezi honetan, bertan egindako garagardo artisauak eta jakiak egongo dira aukeran. Ordutegi desberdinetan egongo da zabalik azoka: ostiralean, arratsalde-gau partean (18:00-23:30); larunbatean eta igandean egun osoan (12:00-23:30).

Errepidea itxita goizetik arratsaldera, Klasikaren eraginez

Larunbatean (abuztuak 3), Donostiako Klasikoa txirrindulari lasterketa izango da eta ondorioz, Igeldoko errepide nagusia itxita egongo da 11:30etatik 18:00etara (gutxi gorabehera). Dena dela, bertan egongo diren Mugikortasun agenteek ibilgailuen zirkulazioa ahalbidetuko dute 14:00etatik 15:20etara.   

Igeldotik pasako da Donostiako Klasika, abuztuaren 3an

Ohi bezala, Donostiako Klasika txirrindularitza lasterketa egingo da. Abuztuaren 3an izango da, larunbata, eta Igeldotik pasako dira txirrindulariak. Hori horrela, errepide nagusia eta beste hainbat bide itxita egongo dira denbora batez. Aurten, emakumezkoen lasterketa ere izango da. Informazio gehiago zabalduko da aurrerago.

ATZERA BEGIRA: Igeldoko dema plaza

Orri Informatiboko Atzera Begira atalean argitaratua (argazkia inaugurazio egunekoa):

Ze ikastaro egin nahiko zenuke?

Datorren ikasturteari begira, Ieltxoko ikastaroetan aurrematrikula egiteko epea zabalik dago. Interesa izanez gero, datuak bidaltzeko edo aurrematrikula orria kultur etxean uzteko azaldu dute. Abuztuaren 2a da azken eguna (matrikula irailean egin beharko da). Bestalde, ikastaro berriren bat proposatu nahi izanez gero, orain dela garaia gogorarazi dute.

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom