Errepidea itxita goizetik arratsaldera, Klasikaren eraginez | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Errepidea itxita goizetik arratsaldera, Klasikaren eraginez

(0 iruzkin)

Larunbatean (abuztuak 3), Donostiako Klasikoa txirrindulari lasterketa izango da eta ondorioz, Igeldoko errepide nagusia itxita egongo da 11:30etatik 18:00etara (gutxi gorabehera). Dena dela, bertan egongo diren Mugikortasun agenteek ibilgailuen zirkulazioa ahalbidetuko dute 14:00etatik 15:20etara.   

Aurten emakumezkoen lasterketa ere izango da eta 10:00etan abiatuko dira Bulebarretik. Gizonezkoena, 11:30etan hasiko da.

Bi norabideetan egongo da errepidea itxita; ezingo da ez gora igo ez behera jaitsi. Murgil bidetik barrena igoko dira txirrindulariak, bi aldiz kategoria bakoitzean. Lehenengo igoeran, Mendizorrotz igo eta Orio aldera egingo dute. Bigarren igoeran, berriz, Murgildik Donostia alderako bidea egingo dute.

Autobus zerbitzurik ere ez da izango bitarte horretan.


Emakumezkoen ibilbidea.


Gizonezkoen ibilbidea.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom