Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo egilearen postak ikusten: Karmele Garmendia

Jubilatu guztiei deia, elkarteko kide izateko

Igeldoko Jubilatuen Elkartea mar­txan da berriz eta kide berriak egiteko prozesuan daude orain. Estatutuen arabera, 55 urtetik gorako igeldotar pentsionista guztiek dute eskubidea elkarteko kide izateko. «Dei egiten diegu Igeldoko jubilatu guztiei elkartearen kide izan daitezen», adierazi dute.

‘...eta segi aurrera’ liburua osatu du Iraolak

Urte honen maiatzaren 6an, 40 urte bete dira Jarrai ezker aber­tzaleko gazte antolakundea sortu zenetik. Horren harira, Ernai eta Aitzina gazte antolakundeak “Bulkada Berrien Garaia Da” dinamika jarri zuten martxan. Eta dinamika horren bueltan “...eta segi aurrera” liburua ida­tzi dute gazte antolakunde horietan aritutako eta ari diren hainbat kidek. Horien artean, Xabi Iraola igeldotarra aritu da liburuaren osaketan.
Liburuaren helburu nagusia honakoa izan dela azaldu du Iraolak: «40 urte hauetan Jarrai, Gazteriak, Haika, Segi, Ernai eta Aitzina gazte antolakundeen historia jaso eta gazte belaunaldi berrien eskura jartzea. Izan ere, mugimendu baten egiteko garran­tzitsuenetako bat memoriaren eta transmisioaren lanketa da».
Maiatzaren 6an aurkeztu zuten liburua Añorgako Zine Zaharrean 150 pertsonaren aurrean. Geroz­tik, Euskal Herriko txoko ezberdinetan liburuaren aurkezpenak egiten ari dira. Liburua eskuragai da liburu dendetan.

«Eskerrik asko guztioi!»

Azken urteetan, Herri Kon­tseiluak luntxa eskaini izan die festetan laguntza eman duten herritarrei, bai turnoak eginez bai antolakuntzan lanean aritu direnei. Modu honetan, eskerrak eman nahi izaten dizkie. Ohitura onak ez dira galdu behar izaten eta aurten ere luntx ederra prestatu zieten. Uztailaren 4an izan zen eta 30 bat herritar elkartu ziren.

Gainbeheran zegoen ohiturari, bultzada

Eskeko kuadrilak idatzi bat prestatu du. Jarraian irakurri dezakezue:

Martxan dira udalekuak

Uztailean zehar udalekuetan ibiliko dira herriko 34 ume. Ekintza ugari egingo dituzte: eskulanak, jolasak, kirola, ibilaldiak, hondartza...

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom