Skip to content

Martxan dira udalekuak

(0 iruzkin)

Uztailean zehar udalekuetan ibiliko dira herriko 34 ume. Ekintza ugari egingo dituzte: eskulanak, jolasak, kirola, ibilaldiak, hondartza...

Uztailaren 4az geroztik, Kixmik antolatutako udalekuetan dabiltza herriko umeak. Ohi bezala, bi taldetan banatuta ibiliko dira haurrak (hainbat ekintzatan denak elkartu arren): 2-5 urte eta 6-12 urte. 34 haur igaroko dira guztira udalekuetatik uztailean zehar (2 hamabostalditan banatuta). Eskulanak, jolasak, kirola, ibilaldiak, hondartza… ez dute aspertzeko tarterik izango!

Kanpoko hezitzaileekin
Kixmi Aisialdi Taldearentzat eta herriarentzat udalekuak ezinbesteko direla irudituta, aurten, lehen aldiz, herritik kanpoko hezitzaileekin osatu dutela lantaldea azaldu dute: «Urtean zehar Kixmiko kide garenok aurre egiterik ez genuenez, hautaketa prozesu bat abiatu genuen guraso eta herritarrekin elkarlanean. Positibotzat dugu prozesuaren deialdiak izandako oihartzuna eta bide batez, gurekin elkarlanean aritutako guztiei eskerrak eman nahiko genizkieke. Udalekuak abiatu berriak badira ere, pozik gaude emaitzarekin eta harremanak zabaltzeko eta herriaren berri emateko ere balio izan digulakoan gaude».
Lantaldean badira lehendik aritutako herritar ba­tzuk ere eta horrek «zubi-lana» errazten duela uste dute. Horrez gain, Kixmiko 2 kide udalekuen jarraipena edo koordinazio-lanak egiten ari dira, astean behin, hezitzaile-taldearekin elkartuz.
Uda bikaina pasatzea opa diete ume zein hezitzaileei!

 

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Arantzara irteera
Urtero bezala, asteburu pasa egin zuten herriko haurrekin; oraingoan, maiatzean. Bestetan ez bezala, gau bakarra egin zuten Arantzako aterpetxean. Bai aterpetxean eta bai herrian, harrera beroa jaso zutela azaldu dute eta eguraldiak gehiegi lagundu ez arren, oso gustura ibili zirela. Eta gaineratu dute: «Elkarrekin pasatako asteburu hartatik, elkarbizitzan izandako hainbat puntu nabarmendu nahi ditugu, benetan positiboak izan direnak. Batetik, aspaldiko irteerarik jendetsuena izan zela. Bestetik, harremanak (bai adin ezberdinetako gazteen artean eta bai begiraleekiko) bereziki indartuta ikusi genituen eta asko poztu gintuen helduenen errespetuzko eta laguntzazko jarrerak.Gure baloreetako bat euskararen erabilera dela ahaztu gabe, hori ere oso positiboa izan zela aipatu nahi dugu. Mila esker elkarbizitza zoragarri hartan parte hartu zenuten guztioi, urtero energiaz eta ilusioz beterik etortzeagatik!».

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

captcha

Azken postak

Artxibategia

2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom