Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Euskaraz jolasteko bultzada

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak Parketarrak izeneko programa eskaini zuen Igeldon. 6-9 urte bitarteko haurrek hiru saio jaso zituzten martxoan eta gustora hartu zituzten egindako jolasak. Programa honen helburua da parke eta jolaslekuetan euskaraz jolasteko ohitura indartzea.
Programa hau martxoan, maiatzean eta urrian egiten da eta 3-5 urte bitarteko haurrei eta gurasoei eskainitako jolasak ere izaten dira. Aurrerago txikienei zuzendutako saioak eskaintzeko aukera aztertzen ari dira.

Punta-puntako Pilota Jaialdia gaur Igeldon

Udaberri Festaren barruan, punta-puntako Pilota Jaialdiaz gozatzeko aukera izango da gaur Igeldoko frontoian. Xala eta Aranguren, Urmeneta eta Pascualen aurka ariko dira lehian arratsaldeko 19:00etan hasita. 

Gozatu Udaberri Festan!

San Isidro Eguna gerturatzen ari da eta asteburu honetan izango da Udaberri Festa. Ohi bezala, egitarau ederra antolatu da festarekin gozatzeko. 

Martxoak 8 Igeldon

  

CLAUDIA FERNANDEZ: «Ametsa lortu nuen iaz lehenengo mailan debutatuta, eta etxean gainera»

Claudia Fernandez pauso handiak emanez ari da futbolean ibilbidea egiten. Realaren bigarren taldetik Athleticen bigarren taldera egin du salto orain eta bigarren mailan dabil lehian. Dena dela, lehenengo mailan jokatzeko aukera izan zuen Realarekin, eta baita Championserako sailkatzea lortu ere. Gudamendik izar bat gehiago duela esan dezakegu.

Azken postak

Artxibategia

2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom