Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Igeldo txapeldun!

Maiatzaren 20an Igeldo txapeldun izan zen Donostiako Eskolarteko hondartzako futbol txapelketan, alebin mixto mailan.
Finala English School taldearen aurka jokatu zuten eta igeldoarrak izan ziren nagusi 2-1. Zorionak!!!
Argazkia Din-din elkartean ere ikusi daiteke.

Gozatzeko hainbat ekintza

Udaberri Festa ospatu zen maiatzaren 12tik 15era eta gozatzeko aukera ederra izan zen ekintza desberdinekin. Hasteko, punta-puntako pelota jaialdia antolatu zen, Xala eta Pascual tarteko. Ondoren, barrikotea egin zen eta 60 lagun inguru elkartu ziren. Bizikleta zirkuitua, antzerkia, azoka... beste ekintza batzuk ere izan ziren. Bukatzeko, San Isidro egunean, toka eta txapel jaurtiketa saioekin girotu zen plaza. Tokan Gorka Iruretagoiena izan zen abilena eta txapel jaurtiketan Beñat Galparsoro. Borobiltzeko, sekulako afaria egin zuten hainbat herritarrek Txapelan, baserritarren eguna ospatuz.

Igeldotik edo Iturriotzetik

Urteroko ohiturari eutsiz, Igeldotik Erniora oinez joateko plana egin zuten hainbat herritarrek maia­tzaren 6an. Goizeko 5:00tan elkartean hitzordua jarri eta eta 9 lagun animatu ziren ibilbide osoa egitera. Bigarren hitzordu bat ere jarri zuten Iturriotzen eta handik abiatuta beste 19 lagunek egin zuten tontorra. Ondoren Zelatungo bordan geratu ziren guztiak bazkaltzen. Denera, 30 ume eta heldu elkartu ziren. Oso giro onean ibili ziren eta egun pasa ederra egin zuten. Datorren urtean errepikatzeko gogoz geratu ziren.

IGELDOKO JAIAK 2023

JABIER IRAOLA GABILONDO: «Altxor bat egitea lortu dugu»

Igeldoko historia eta istorioak biltzen dituen argazki liburua osatu du Jabier Iraola Gabilondok hainbat herritarren laguntzarekin. Bertan bildu dituzte orain dela 50 urte arteko baserri eta familien bizipen eta argazkiak. Nondik gatozen ezagutzeko igeldoar guztiok etxean eduki beharreko liburua, dudarik gabe. Urtetako lanak udan ikusiko du argia. Edizio bakarrekoa izango da eta maiatzaren 16ra arte erdi prezioan eskuratzeko aukera dago.

Azken postak

Artxibategia

2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom