Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Autobusa zazpietan

Herri Kontseiluak hainbat bilera egin ditu Dbusekin egungo egoera hobe­tzeko eskatuz. Eskaeren artean Igeldoko lehenengo autobusa aurreratzea zegoen eta proba moduan zerbitzua jarria dago urtarrilaren 18tik. Lehenengo autobusa 7:00etan ateratzen da Igeldotik. Ekainaren 22ra arte izango da probaldia. 10 bidaiariko media eskatu dute mantentzeko.
Bestalde, zerbitzua hobetzeko eta ezarrita duten ordutegia bete­tzeko eskatuz jarraitzen du Herri Kontseiluak.

Txalingo txaleta ilegala dela ebatzi du Donostiako epaitegiak

Bi milioi euroko kostua izan dezakeen kalteen erantzulea argitzea falta dela azaldu dute salatzaileek: «Zergatik ez du erantzuten Udalak?»

Laister aparkaleku txukuna izango du IKOk

Azken urteetan be­za­la, Gabonetako bo­le­­toak atera dira herri­an. Oraingo ho­ne­tan, Igeldoko Koo­pe­rati­bak hartu du ardura eta bertatik ateratako dirua IKOko aparkalekua txukuntzeko izango da. Denera, 4.300 euro atera di­re­la jakinarazi dute eta eskerrak eman dizkiete parte hartu du­ten guztiei: «De­non indarrari esker IKOk laister aparkaleku txukuna izango du».
Bestalde, Gabo­ne­tako boletoen ga­rra­ntzia azpimarratu nahi izan dute: «Oraingoan IKOk baliatu du Gabone­ta­ko zozketa, baina herriko ekimen bat da eta behar duenak erabiltzeko dago. Eutsi diezaiogun!».

Ondazarteko gazten probaketa egin zen ardoak lagunduta

Hogeita hamar lagun inguru bildu ziren pasa den abenduaren 22an Din-Din elkartean egin zen gazta eta ardo dastaketan. Dastaketa hau IKO eta Ondazarte baserria partaide izan dituen proiektu baten baitako ekintza gisa antolatu zen.
Ondazarte baserrikoek eta Gipuzkoako beste bi baserritarrek etorkizun laburrean gaztak egiten hasteko asmoa dute eta proiektuaren xedea gazta errezeta ezberdinak bilatu eta jendearen iritziak biltzea izan da. Horretarako Markinako Leartiker Esneki Zentroa izan dute bidelagun. Bertara Ondazarteko esnea eraman eta gazta ezberdinak egin dituzte eta gazta hauek dastatu ahal izan zituzten Din-Dinera hurbildu ziren igeldoarrek.
Gazta mota ezberdinak eskaini zituzten, bakoitza ardo ezberdin batekin lagunduta. Ardoak IKOko hornitzailea den Azkuek prestatu zi­tuen, Akelarreko sommelierrak proposatutako uztartze edo maridaje batekin. Gaztak, esan bezala Onda­zarteko esnearekin Learti­ke­rren eginak ziren: gazta xamurra, biguna, laktikoa, ondua eta urdina. Gazten inguruko azalpenak Malen Sarasua Leartikerreko gazta adituak eskaini zituen eta dastaketaren bu­kaeran asko eskertu zioten Onda­zar­teko kideek bere laguntza eta jakituria.

Haurrek badituzte baliabide psikiko egokiak pantailen aurrean aritzeko?

Igeldoko eskolan Alvaro Beñaran Pedagogo eta Psikomotristaren bisita izan genuen. Beñaranek pantailek haurren lehen urteetan (0-6 urte), helduen eta haurren arteko harremanetan duten eragina izan zuen mintzagai.

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom