Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo kategoria duten postak ikusten: Azaleko Nabarmendua

Eta beste behin, letxugak lapurtu dituzte

Pasa den hilabetean, Eskolako Lehenengo zikloko ikasle eta irakasleek jakinarazi zuten eskolako baratzetik porruak lapurtu zizkietela. Eta pasa den ostiralean, berriz, letxugak lapurtu zizkietela konturatu ziren: «Gaur goizean eskolara ailegatzean sorpresa, baratzan zeuden letxuga guztiak eraman dituzte», adierazi zuten.

Zerbitzu gehiago autobus linean, ekainetik aurrera

Dbusek jakinarazi duenez, ekainaren 1etik aurrera, 16-Igeldo lineako zerbitzuak maiztasun handiagoa izango du. Hain zuzen, maiztasuna 20 minutukoa izango da, 10:05etatik 21:05etara. Dbusen helburua da «ohiko erabiltzaileen eta turista eta bisitarien garraioa erraztea». Beste urte batzuetan, uztailean eta abuztuan zabaldu izan da linearen zerbitzua, baina aurten ekainaren 1ean, ostiralean hasiko da. Zerbitzu hau irailaren 30ean bukatuko da, igandez hain zuzen.

Giro paregabean ospatu da San Isidro

San Isidro Eguna ospatu da aurten ere Igeldon eta giro paregabean ibili ziren Toka Txapelketa eta afaria tarteko. Tokan 20 lagunek hartu zuten parte eta Jabier Sorondok irabazi zuen, 4 aldiz jota (2 tirada batuz). 

«Pitito ta potota, gonari ez zaio inporta!»

Apirilaren 10ean Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoak Igeldoko herri eskolara etorri ziren «Gona Gorria» kantaren bideoklipa bertan grabatzera. Bai ikasle, baita irakasle eta gurasoek ere, parte hartu zuten grabaketan. Bi baldintza bete behar ziren bideoklipan parte hartzeko, hori bai! Batetik, gona jantzita etortzea; eta bestetik, dantza egin eta ongi pasatzeko gogoa izatea.

Nolatan Igeldoko eskolara?
Azaroaren 25ean, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna da eta egun horren harira, Igeldoko eskolako ikasle eta irakasleek, guztiak gona jantzita, dantza bat egin zuten eskolako atarian. Eskolatik adierazi dute hori izan daitekeela besteak beste, Igeldoko eskolara etorri izanaren arrazoia: «Igeldoko eskolako hezkuntza proiektuaren barnean hezkidetzak garrantzi handia du eta, baliteke, hori, eskola txikia izatearekin batera, pailazoek gure eskola aukeratzearen arrazoia izatea». Azken finean, Pirritx eta Porrotxen kantak dion bezala, «pitito ta potota, gonari ez zaio inporta!!!»

Miru beltza aske, bere bidea egiteko prest

Igeldoko Arrano etxean, Gipuzkoako animalia basatiak jasotzen dituzte; zaurituak, gaixo daudenak edo kumeak. Eta horiek zaindu eta errekuperatzen saiatzen dira, besteak beste. Animalia horiek ondoren, guztiz sendatu edo hazten direnean, askatu egiten dituzte beraien habitatetara bueltatu daitezen. Sentsibilizazio programa bat ere badute eta horren barruan, eskolako umeekin egiten dute lan. Esaterako, beraiekin askatzen dituzte animaliak. Orain arte, Donostiako hainbat ikastetxetan egin izan dute, baina apiriletik aurrera, Igeldoko eskolan ere hasi dira. Hain zuzen, apirilaren 25ean askatu zuten lehenengo hegaztia eskolan. Mikel Urruzola igeldoarra izan zen bertan (Arrano etxeko langilea) eta Karmentxuren gelako umeak izan zituen laguntzaile. Miru beltza askatu zuten. Bere garaian kume bat zela hartu zuten Arrano etxean eta behin hazita, libre utzi dute bere bidea egin dezan.

Azken postak

Artxibategia

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom